fbpx
Santurtzi logo

Sardina marinatuak

Santurtziar sardina marinatu errezeta, antxoaren antzeko prestaketa du. Oso erraza eta goxoak dira.

Sardina marinatuak eta antxoa marinatuak berdin-antzera prestatzen dira. Ez dute lan handirik eskatzen eta goxo-goxoak dira.

Osagaiak lau lagunentzat:

  • 2 dozena sardina;
  • Ozpina;
  • Oliba-olio birjina;
  • Baratxuriak; 
  • Perrexila eta gatza

Sardinak garbitu eta hezur nagusia kenduko diegu.

Gero, trontzoa ur hotz-hotzez garbituko dugu hondar guztiak kentzeko.

Eta paper xurgatzailez lehortuko ditugu, trontzoak garbi-garbi eta lehor uzteko.

Horren ostean, kontu handiz kristalezko ontzi batean jarri eta ozpinez estaliko ditugu.

Hozkailuan 3 bat orduz utziko ditugu ozpinetan beratzen. Tarte horretan kolore zurixka hartuko dute.

Ozpina kendu eta oliba-olio birjinaz, baratxuriz (txiki-txiki egina) eta perrexilez onduko ditugu.

Listo!! Ezin errazago, ezta?

Erlazionatutako argitalpenak

Ven en Semana Santa 2023 a Santurtzi

2023ko Aste Santua

Aurtengo Aste Santuan ez geratu etxean. Santurtzin zenbait plan dituzu zain itsasoaz eta itsas aldeko herriaz gozatzeko.
Visit Santurtzi

2023ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Martxo osoan Euskal Kostaldeko Museoen Hilaren harira, zenbait ekitaldi egingo dira. Sarea osatzen duten 38 museo eta interpretazio-zentroek bisita gidatuak, tailerrak...
Santurtzi Carnaval marinero

SANTURTZIK ITSAS INAUTERIA OSPATUKO DU OTSAILAREN 25ean

Otsailaren 25ean Santurtziko kaleak kolorez jantziko dira herrian egingo diren itsas-inauteriak ospatzeko.