Aurtengo Aste Santuan ez geratu etxean. Santurtzin zenbait plan dituzu zain itsasoaz eta itsas aldeko herriaz gozatzeko.
Aste Santua gogotsu hasteko Ostegun Santuan Santurzin Euskadiko Itzuliaren laugarren etapa izango dugu. Txirrindularitza gogoko baduzu, plan borobila jai-egun horretarako.
SANTURTZI ITSAS MUSEOA
Itsas-museo honek Santurtziko eta santurtziarren historia ezagutzeko aukera emango dizu eta erraz ulertuko duzu zertan izan den udalerriak zein kostaldeak izandako eraldaketa. Aste Santu osoan egongo da zabalik, hau da, apirilaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean 10:00etatik 19:00etara bitartean norberak gidadutako bisita egiteko.
AGURTZA ITSASONTZI-MUSEOA
Gure herriko marinelen bizimodua eta arrantza-ontzi batean bizitzea zertan zen jakin nahi baduzu Agurtza arrantza-ontzia bisitatzea duzu aukerarik onena. Apirilaren 6tik 16ra bitartean bisita gidatuak egingo dira 11:00etan eta 12:30ean.
BISITA ANTZEZTUAK
Apirilaren 7an eta 8an bisita antzeztuak eskainiko dira 12:30ean. Udalerriaren itsas-iragana ezagutuko duzu Santurtziko kaleetan zehar, eta bisitaren amaieran arrainaren enkante tradizional baten antzezpena ikusteko aukera izango duzu. Parte-hartzaile kopurua mugatua denez, hobe duzu aldez aurretik erreserba egitea.
ITSASORATU ZAITEZ
Itsasoratu zaitez eta ezagutu gure inguruko badia benetako ontzi batean: BOTE TOURSen
Egunero, etenik gabe, zenbait txango eskaintzen dira “igo eta jaitsi” (hop on-hop off) modalitatean, Portugalete, Getxo eta Santurtzi Bilborekin lotzen dituen ontzian. Erosi txartela eta ontziratu eta lehorreratu nahi beste aldiz! Gure ingurua bisitatzeko modu azkarra, desberdina eta atsegina.
www.elbotebilbao.com
SERANTES MENDIA
Apirilaren 8an, larunbatarekin, bisitak eta tailerrak egingo dira Serantes mendian 10:00etan (bisita egokitua), 12:.00etan eta 14:00etan. Apirilaren 9an, igandearekin, gotorlekuak bisitatuko dira gida baten laguntzaz 11:00etan.
KORNITES
Ohi legez, Bazko Astelehenean Santurtziko eta inguruko familia askok Serantes mendira jotzen dute Kornites erromeriara. Jaiak “kornite” opil tradizionalari zor dio izena, egun horretan opiltxo horiek jateko ohitura zegoen eta. Aurten ere egun seinalatu horretan, apirilak 10, egingo da Korniteserako igoera. Eguraldi ona bada, antolatutako jarduerez gozatu ahal izango dugu, hala nola, haur-parkeaz, musikaz, jaki gastronomikoak saltzeko postuez eta erromeria tradizionalaz.
Eta atseden hartzeko, zer hobe gure herriko pintxo gozoak dastatzea baino? Eta nahiago baduzu, eser zaitez gure jatetxeetako batean janari gozoa jateko. Turismo bulegoan emango dizugu zure bidaia prestatzeko behar duzun informazio guztia.