fbpx

SANTURTZI

BISITA GIDATUAK

ZATOZ GURE ESKUTIK

Santurtzi eta ingurua ezagutu ahal izango duzu, udalerrian antolatzen ditugun bisita gidatuetako batean izena emanda.

Gure itsas-herriko toki ederrenak eta ondare bikaina erakutsiko dizkizugu, Serantes mendira igoko gara eta Santurtzi inoiz ez bezala gozatuko duzu.

Gustu eta prestaketa-maila guztietarako bisita gidatuak daude. Eman izena gidatutako bisitaren batean eta etorri gure eskutik!

Monte Serantes, Santurtzi

Bisita gidatu gehiago

Pesquero Agurtza, Santurtzi

Agurtza itsasontzi-museoa

Itsasontzi-museo eta arrantza-teknikaren interpretazio-zentro bihurtuta, iparraldeko hegaluzea arrantzatzeko artea eta arrain preziatu hori kontserbatzeko modua aurki daitezke. Atunontzi hori Bizkaian dagoen bakarra da.
Santurtzi Itsasoa Museoa -El Museo del Mar

Bisita gidatuak Itsasoaren Museora

Itsas Museoak, Santurtzi Itsas Museoak, modu original eta egokituan interpretatzen du Santurtziren eta bertako itsasgizonen historia, eta gure kostaldeak mendeetan zehar izan duen eraldaketa ulertzen laguntzen du.
Visit Santurtzi

Antzeztutako bisitak

Santurtzi Itsas Museoak harrituko zara arrain-enkantearen antzezpena ikustean. Ezagutu gure itsas-iragana antzeztutako bisitetan!
Nordic Walking en Santurtzi

Serantes mendiko bisita gidatua

Kantauri itsasoaren eta Abrako badiaren kostaldeko talaia bikaina da. Bilboko itsasadarraren, Santurtzi udalerriaren beraren, Portuaren, inguruko mendien eta kostaldearen gaineko paisaia aldakor batez gozatzeko puntu paregabea da.
Iglesia de San Jorge, visitas guiadas en Santurtzi

Map’s voice

Mapa baten gainean, bisita daitezkeen lekuen kokapena eta deskribapena eta horiek ikusteko ibilbideak zeintzuk diren jakin ahal izango duzu.
Santurtzi Itsas Museoa

Itsas tailerrak

Santurtzi Itsas Museoak helduei eta familiei zuzendutako tailerrak eta jarduerak antolatzen ditu.
Desde Santurtzi hasta el Puente Bizkaia

Santurtzin eta Bizkaia Zubian egiteko ibilbidea

Bisita gidatua Santurtzitik eta Portugaletetik, hemen leku enblematikoenak ezagutuko dituzu.
SANTURTZI, NORDIC WALKING

Nordic walking

​Ezagutu itzazu Serantes mendiko eta gure itsas pasealekuko ikuspegi ederrak arrakasta handia hartzen ari den jarduera hau eginez: Ipar Martxa edo Nordic Walking.