Itsasoan zetazeoak ikustea inoiz bizi daitekeen esperientziarik gogoangarrienetako bat da. Programa horri esker, esperientzia hori bizi ahal izango duzu. Itsasaldian, aukera izango dugu gugandik metro batetik beheragoko distantzian igerian dauden izurdeen ondoan nabigatzeko, pilotu-izurde hegaluze familia bat dagoen espazio berean egoteko edo balea handi baten ondoan gelditu eta arnasa nola hartzen duen entzuteko.
Egun osoko txangoak proposatzen ditugu, esperientzia zoragarri honetaz gozatzeko, aditu baten laguntzarekin itsasontzi batean.
BARNE:
- Egun bateko itsasaldian, Euskal Kostaldean.
- Itsas fauna behatzen hasteko MINTEGI TXIKIA.
- Itsas hegaztiak eta zetazeoak identifikatzeko eskuliburua.
- Zetazeoen behaketan aditua den gidaria: Gorka Ocio
- Santurtziri buruzko gida turistikoa.
- Asegurua.