fbpx
Santurtzi logo

SANTURTZIK ITSAS INAUTERIA OSPATUKO DU OTSAILAREN 25ean

Otsailaren 25ean Santurtziko kaleak kolorez jantziko dira herrian egingo diren itsas-inauteriak ospatzeko.

Otsailaren 25ean Santurtziko kaleak kolorez jantziko dira herrian egingo diren itsas-inauteriak ospatzeko. Ohi bezala, gaia itsasoa da, nahiz eta parte hartzeko edozein mozorro jantzi daitekeen.

Aurten ere Serantes Kultur Aretoak antolatu ditu inauterietako ekitaldi guztiak. Inauteri ederrak izaten dira, oso originalak eta giro bikaindunak. Horregatik, inguru honetan denok egutegian gorriz markatuta dugun eguna izaten da inauteriena.

Hona hemen aurtengo egitaraua: 19:00etan Itsas Inauterien XVIII. Jaitsiera Nagusia Sardinera parketik abiatuko da. Itsasalde kalean behera, Habana Baporea hartuko du eta Gernika parkean amaituko da desfilea.

Hantxe egingo da sari-banaketa 21:30ean, eta hantxe ere izango dugu kantatzeko eta dantzatzeko aukera 20:00etatik 23:00etara egongo den diskotekaren musikak girotuta.

Santurtziko itsas-inauteriak

Jaitsiera Nagusian parte hartzeko izena emateko Serantes Kultur Aretoaren webgunera jo behar da (www.serantes.com) edo bestela zuzenean Casa Torre jauregira.
Sariak banatzeko mozorroaren originaltasuna eta ibilbidean sortutako giroa hartuko dira kontuan. Sarien zenbatekoa desberdina izango da modalitateen arabera.

Hona hemen zerrenda:

Taldekoa.

Lehenengo sariaren talde irabazleari 1.100 € emango zaizkio eta zenbatekoa jaitsi egingo da hurrenkeran 12. postuan geratzen den taldera arte, zeinak 100 € irabaziko dituen. Lehenengo hirurek garaikurra ere irabaziko dute.

TALDEA:

1. postua – 1.100 euro eta garaikurra.

2. postua – 900 euro eta garaikurra.

3. postua – 800 euro eta garaikurra.

4. postua – 660 euro 

5. postua – 550 euro 

6. postua – 440 euro

7. postua – 330 euro 

8. postua – 275 euro 

9. postua – 220 euro 

10. postua – 165 euro 

11. postua – 110 euro 

12. postua – 100 euro

Bakarkako mozorrorik onenari eta tramankulurik onenari 250 euroko sari bana emango zaie eta garaikurra.

Itsas-mozorro onenari emandako sari berezia: Originalenari 500 euroko saria emango zaio.

Egun handia baino lehen, etxeko gaztetxoentzat Haur Inauteriak egingo dira. Arratsaldez izango dira eta umeek zenbait jarduera gozatuko dituzte mozorroa jantzita.

Otsailaren 17an izango da, arratsaldez 17:00etatik 21:00etara Gernika parkean.

Zatoz Santurtzira mozorroa jantzita eta gozatu jaia gurekin. 

EGITARAUA:

OTSAILAK 17

  • 17:00 – Haur inauteriak

OTSAILAK 25

  • 19:00 – Itsas Inauterietako XVIII. Jaitsiera Nagusia (Sardinera parkean hasi eta Gernika parkean amaituko da).
  • 20:00 – Diskoteka (Gernika parkea)
  • 21:30 – Sari banaketa (Gernika parkea) 

Erlazionatutako argitalpenak

Visit Santurtzi

Abian da SANTURTZI PINTXOTAN LEHIAKETAREN VIII. EDIZIOA (azaroaren 15etik 30era)

Azaroaren 15 eta 30aren arteko ostiral eta larunbat guztietan gourmet pintxorik onenak jateko aukera izango duzue tabernetan 2 euroren truke.

Sardinera eguna

Aurten sardinera eguna urriaren 5an izango da. Agortezinak, saiatuki eta gogotsu garraiatzen zituzten gure etxeetara beren merkantziarik preziatuena, sardinak.

Visit Santurtzi

Ondarearen Europako Jardunaldiak Santurtzin

Bideak, sareak eta loturak: 2024ko Ondarean Europako Jardunaldien gaia. Ondarea hura moldatu duten kanpoko eraginen adirezgarria ere bada.