fbpx
SANTURTZI

OPARIPACK

Esperientzia mundu bat

8 OPARI SORTA

Ez dago opari hoberik Santurtzi % 100 esperientzia sorta bat baino.

Santurtziko Turismo Bulegoan eros ditzakezu, zuretzat diseinatutako sorta bat dago.

24 eurotik 80 eurora bitartekoak dira. Edozein poltsiko eta gustutarako daude: SPArako sarreretatik gastronomia menuetara, baleak ikustera joateko bidaiak edo itsasaldiak barne.

Santurtzi Oparipack
Oparipack Santurtzi

Eta eraman bi esperientzia doan.

Gainera, eskaintzen dizkizugun esperientzia guztiek 2 opari dituzte:

 

Agurtza Museoa- Santurtzi Itsas Museoa

Bi pertsonentzako sarrera Agurtza atunontzia bisitatzeko. Itsas-pasealekuan dago, Bizkaia Zubitik 5 minutura. Egurrezko atunontzia da, duela urte gutxira arte gure kostaldean arrantzan aritu dena. Ordu bete inguruko bisitaldian, itsasontziko hainbat gune ikusiko ditugu, gure arrantzaleen egunerokotasuna ezagutuz.

 

Santurtzi Itsas Museoa

Bi pertsonentzako bisita autogidatua Santurtzi Itsas Museora. Arrantza portuan dago, Arrantzaleen Kofradiaren eraikin enblematikoan. Interpretazio Zentro hau Santurtziko itsas historiaz eta bertako jendeaz mintzo da. Ibilbidean zehar, gure badiaren historia eta eraldaketa ezagutzeko aukera izango duzu, baita kortsarioen, kontrabandisten, piraten, sardina-saltzaileen eta Santurtziko historiaren parte izan diren beste hainbat pertsonaiaren istorioak ere.

AUKERATU ZURE OPARI-BONUA!

Santurtzi Oparipack, SPA

SPA zirkuitua

Oparitu Santurtziko Kabiezes SPA hiri-bainuetxean bi lagunentzako zirkuituaz gozatzeko bonu bat. Gaur, poztu norbait!
Santurtzi Oparipack, Ver ballenas

Santurtziko baleak

Bi pertsonentzako bonu bat itsasoan baleak ikusteko eta arnasketa sentitzeko… arnasarik gabe geratuko zara.
Santurtzi Oparipack, Bono compras

Shopping bonua

Aurreztu Santurtzin “shopping” bonu bat erosiz zure erosketak deskontuarekin egiteko establezimendu elkartuetan.
Santurtzi Oparipack, SKA

SKAko bazkidea

Oparitu kultura. Egizu SKAko bazkide eta baliatu abantaila guztiak.
Santurtzi Oparipack, Menú gourmet

Gourmet menua

Oparitu 2 lagunentzako bazkari edo afari bat gure jatetxeetako gourmet proposamenekin.
Santurtzi Oparipack, Menú mini gourmet

MiniGourmet menua

Oparitu pintxo onenen dastatze gastronomikoa Santurtzin, txikito edo edari batekin.
Santurtzi Oparipack, salidas en velero

Itsasaldiak belaontzian

Poztu norbait aparteko esperientzia batez eta oparitu itsasaldi bat belaontzian 2 pertsonentzako, Santurtzitik aterata.
Santurtzi Oparipack, Menú tradición

Tradizio menua

Oparitu sukaldaritza tradizionaleko proposamen gastronomiko bat bi pertsonarentzat.

Erosi zure bonua Santurtziko Turismo Bulegoan

Santurtziko Turismo Bulegoan

Arrantza portua, 20
48980 Santurtzi
BIZKAIA

Telefonoa:

(+34) 94 483 94 94

Ordutegia:

UZTAILA-ABUZTUA:
Egunero: 10:00-19:00h
IRAILA-EKAINA:
Astelehenetik igandera: 10:00-15:00h