fbpx
SANTURTZI
DONEJAKUE BIDEA
Santurtzi, Camino de Santiago por el Norte
Itsas bidea

IPARRALDEKO BIDEA

Donejakue Bidea, Europako Lehenengo Kultur Ibilbidea eta Gizateriaren Ondarea, erromesbide zaharrenetako eta nagusienetako bat da.

2016an, Gizateriaren Ondare izendatu zuten iparraldeko Bidea.

Santurtzi iparraldeko Bidea itsasoz egiteko portu ofiziala da eta kostaldeko bidearen alternatiba bat.

Santurtzi

IBILBIDE ALTERNATIBOA

Santurtzi, Donejakue Bidea iparraldetik egiteko ibilbide alternatiboan dago.

Bide ofizialak, lehorretik, Bizkaiko Zubian uzten du kostaldea eta barrurantz egiten du.

Hala ere, hainbatek kostaldetik jarraitu nahi dute, itsas-pasealekua hartuta eta Abrako badiaren ikuspegi onenak gozatuta, Santurtziko arrantza porturaino.

Ibilbideak etapa ofizialak besteko distantzia du.
Santurtzitik, sardineren omenezko estatua atzean utzita, Zierbenako porturaino helduko gara oinezkoentzat eta bizikletentzat egokitutako bidea hartuta.

Handik, San Roke auzoraino igoko gara, gero La Arena hondartzara jaisteko.

Hondartza osoa egin eta zubia zeharkatu ondoren, Pobeñara helduko gara.

Santurtzi, Camino de Santiago por el Norte

BIDEKO PORTUA

Inoiz pentsatu duzu Bidea itsasoz egitea?
Donejakue Bidea itsasoz etenik gabe egin daiteke, oinez, zaldiz edo bizikletaz bezalaxe.
Santurtzi Donejakue itsasaldiko portu bat da.
Horretarako, doako atrakatze-zerbitzua eskaintzen dizugu pantalan batean, Santurtziko kirol-portuan.

Kokaleku pribilegiatua, Bilbotik oso gertu.

Horretan bazabiltza, Turismo Bulegoak erreserbatuko dizu pantalana eta sarbidea emango dizu.

Itsas erromesentzako kredentzialak Santurtziko Turismo Bulegoan edo NORTH MARINAS elkarte nautikoaren “Sail The Way” beste edozein portutan lortzen dira.

Erromesak, kredentziala zigilatuz, gutxienez 100 itsas milia nabigatu dituela egiaztatu beharko du, eta Done Jakue bidearen azken kilometroak oinez egin beharko ditu, azken zigilua Monte do Gozon jarrita.

Sail the Way, itsasaldia

EGIN BIDEA ITSASOZ

Urtero, Santurtzi kide duen North Marinas elkarteak SAIL THE WAY-EGIN BIDEA ITSASOZ itsasaldia antolatzen du.

Ontzia izan gabe ere, erromesaldiaren espiritu abenturazalea bizi nahiko bazenu, parte har dezakezu eskifaia behar duen itsasontziren batean.

Hona hemen itsasaldi horren gaineko informazio guztia:
www.sailtheway.es

salidas al mar en Santurtzi

Jarduera gehiago Santurtzin

Pesquero Agurtza, Santurtzi

Agurtza itsasontzi-museoa

Itsasontzi-museo eta arrantza-teknikaren interpretazio-zentro bihurtuta, iparraldeko hegaluzea arrantzatzeko artea eta arrain preziatu hori kontserbatzeko modua aurki daitezke. Atunontzi hori Bizkaian dagoen bakarra da.
Santurtzi Itsasoa Museoa -El Museo del Mar

Bisita gidatuak Itsasoaren Museora

Itsas Museoak, Santurtzi Itsas Museoak, modu original eta egokituan interpretatzen du Santurtziren eta bertako itsasgizonen historia, eta gure kostaldeak mendeetan zehar izan duen eraldaketa ulertzen laguntzen du.
Santurtzi, El Bote Tours

Bote Tours

Ontziratu Bote Toursen eta gozatu esperientzia paregabeaz Bilbo, Getxo, Portugalete eta Santurtzi udalerriak bisitatuz.
Ver ballenas en Santurtzi

Baleak begiztatu

Santurtzin gozatu dezakezun esperientziarik hunkigarrienetako bat balea bat metro gutxira sentitzea da.
Spa Kabiezes, Santurtzi

SPA Santurtzi

Santurtziko SPA, igerilekua, jacuzzia, zirkuituak, tratamenduak, masajeak eta lehen mailako ekipamendua dituena.
Desde Santurtzi hasta el Puente Bizkaia

Bizkaia zubia

Abiatu Santurtzitik Bizkaia zubiraino. Zubi hori mota horretako lehena munduan da... eta ibiltzen jarraitzen du.