fbpx

SANTURTZI

GURE GASTRONOMIA

Sardinas a la brasa en Santurtzi
Santurtzi, euskal sukaldaritza

ITSAS-ZAPOREA

Euskal sukaldaritza gure nortasun-ikurra da. Antzinatik datozen errezeta tradizional eta lurreko zein itsasoko produktuekiko grina ederto uztartzen duen sukaldaritza da gurea, Santurtziko sukaldeetan beti presente dagoena.

Sasoiko sukaldaritza da gurea, non arrain freskoak garrantzi handia duen; eta jakina, SARDINAK TXINGARRETAN toki nabaria.

Bazkaltzen eseri baino lehen, egizu paseoa ARRANTZA PORTUAN. Bertan itsasotik ekarri berri den arraina deskargatzen ikus daiteke, ondoren, lonjan erosteko aukera ere badago.

Sasoiko arraina, txingarretan, saltsa berdean, marinatua, Eusko Labeldun txuletoia eta pintxo bikainak. Eta edateko txakolina edo bertoko ardoa… Horiexek herriko tabernetan eta jatetxeetan gure gozamenerako egunero prestatzen diren gutizietako batzuk baino ez dira.

Santurtzi, puerto pesquero
Santurtzi, Euskadi Gastronomika

Santurtziko taberna eta jatetxe batzuk Euskadi Gastronomikoaren Produktuen Klubeko kideak dira. Horrela, zenbait irizpide eta konpromiso bete beharra dute ezinbestez.

Honako esteka honetan klub fin horri buruzko informazioa duzu, bai eta Santurtzin klubeko kideak diren jatetxeen zerrenda ere.

Kalitate aparta nahi baduzu, bila ezazu Euskadi Gastronomikoaren zigilua.

Gourmet sentitzen zara?

Plater gozoak, bertoko elikagaiak eta giro lasai eta atsegina nahi baduzu, hemen dituzu zure neurriko hainbat plan gastronomiko.

Gure sardinak
Herri baten ikurra
Goazen pintxotan
Gastronomia-artea formatu txikian
Gure jatetxeak
Gutizia, plateretik ahora

Santurtziko jatetxeak

Suharri Santurtzi

Suharri jatetxea

Haragia eta arraina plantxan, pintxo lehiaketako irabazlea
Restaurante Casa Galicia Santurtzi

Casa Galicia jatetxea

Euskal-Galiziako sukaldaritza tradizionala