fbpx
SANTURTZI

GOAZEN PINTXOTAN!

Zutunik jaten

SANTURTZI, PINTXOTAN

Euskadin ondo jateko ez dugu mahai baten bueltan zertan eseri.

Gure kultura gozatu eta jendea ezagutzeko modurik onenetako bat potetan edo txikiteoan ibiltzea da, hau da, tabernaz taberna joatea txikitoak (baso txiki bat ardo) edo zuritoak (baso txiki bat garagardo) hartzen, eta sarritan eurekin batera, pintxoak ere bai.

Zergatik deitzen zaie “pintxoak”?

Duela urte batzuk janari puska bat ogi-xerra baten gainean “pintxatzen” zen zurezko txotxa baten bidez. Hortik datorkie izena.

Santurtzin pitxotarako zenbait gune daude. Hor elkartzen dira koadrilak (lagun-taldeak) honetaz eta hartaz hitz egiteko.

Denetiko pintxoak topa ditzakezue. Egiteko pintxo tradizional errazenetatik hasi, eta mokadu original eta berezietaraino.

Restaurante Casa Galicia Santurtzi
Lehiaketa

Santurtzi pintxotan

Urtero Santurtziko ostalaritza-lokalek PINTXOEN LEHIAKETAN hartzen dute parte. Pintxo berriak prestatzen dituzte, eta publikoak eta epaimahai batek puntuatu eta hiru onenak aukeratzen dituzte.

Gure agendan begiratu dezakezu noiz egiten den.

Tabernaz taberna

"Pintxo-potea"

Pintxo-poteak arrakasta handia lortu du herrian. Kontua zera da, tabernetan pintxo eta pote bana hartzea baina prezio berezian. Tabernek asteko egun jakin batean eskaintzen dute aukera hori, pintxoa eta potea merkeago.

Santurtziko auzo batzuetan ostegun arratsaldeetan izaten da.

Bar Cafeto, Santurtzi

Pintxo guneak Santurtzin

Hurrengo mapan, herritarrentzat eta bisitarientzat herriko pintxo gunerik ohikoenak aurki ditzakezu.

Non jan Santurtzin

Suharri Santurtzi

Suharri jatetxea

Haragia eta arraina plantxan, pintxo lehiaketako irabazlea
Restaurante Casa Galicia Santurtzi

Casa Galicia jatetxea

Euskal-Galiziako sukaldaritza tradizionala