fbpx
Santurtzi logo

2023ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Martxo osoan Euskal Kostaldeko Museoen Hilaren harira, zenbait ekitaldi egingo dira. Sarea osatzen duten 38 museo eta interpretazio-zentroek bisita gidatuak, tailerrak...

Martxo osoan Euskal Kostaldeko Museoen Hilaren harira, zenbait ekitaldi egingo dira. Sarea osatzen duten 38 museo eta interpretazio-zentroek bisita gidatuak, tailerrak, erakusketak, hitzaldiak eta beste ekitaldi batzuk antolatuko dituzte.

Ekimen horren barruan Santurtzik Agurtza Arrantzaren Interpretazio Zentroa eta Itsas Museoa ikusgai jarriko ditu.

Visit Santurtzi

AGURTZA ITSASONTZI MUSEOA

Agurtza itsasontzia garai batean euskal kostaldean lanean zebiltzan arrantza-ontzien eredu ederra da. Gaur egun itsasontzi-museoa da. Bisita gidatuan arrantzaleak nola bizi ziren ikasiko duzu, non egiten zuten lan, non lo egin… benetako arrantzalea izango bazina bezala sentituko zara.

Agurtza Arrantzaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko zenbait bisita gidatu antolatu dira, zehatz-mehatz martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean egingo dira 11:00etan.

Visit Santurtzi

Santurtzi Itsas Museoa

Arrantzaleen kofradiaren eraikinean dagoen itsas-museo horretan Santurtzi eta santurtziarren historia ezagutzeko aukera dago. Bertan euskal kostaldeak mende luzeetan bizi izandako bilakaera ez ezik, traineru-estropaden eta sardineren nondik norakoak ezagutaraziko dizkigute, hau da, gure itsas-udalerri honen ezaugarri nagusiekin lotutako historia.

Santurtzi Itsas Museoak ateak zabalik izango ditu bisita autogidatuak doan egiteko martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean 10:00etatik 19:00etara.

Martxoaren 11n eta 25ean birziklapen-tailerrak eskainiko zaizkie etxeko gaztetxoenei. Goizeko 11:00etan izango dira eta asmoa zera da, umeei ingurumena zaindu eta jasangarritasunaren garrantziaz kontzientzia harrarazten laguntzea.

Horrez gain, martxoaren 18an bisita gidatu antzeztua egingo da 12:30ean gazteleraz. Bisita herrian egingo da eta amaieran arrain-enkante tradizionalaren antzezpena ikusi ahal izango da Santurtziko portuan.

Serantes mendian ere bisita gidatuak egingo dira, gotorlekuak ezagutzeko. Horrela, elementu garrantzitsuenak bisitatuko dira, Seranteseko gotorlekua eta tontorreko dorrea hain zuzen. Bisitak martxoaren 5, 12, 19 eta 25ean egingo dira 11:00etan.

Visit Santurtzi

Zatoz eta gozatu jarduera guztiak doan, baina gogoan izan aldez aurretik erreserba egin behar dela.

Visit Santurtzi

EGITARAUA:

  • AGURTZA ARRANTZAREN INTERPRETAZIO ZENTROA
    • Martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean
    • 11:00etan
  • SANTURTZI ITSAS MUSEOA
    • Martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean
    • 10:00etatik- 19:00etara 
  • UMEENTZAKO TAILERRAK
    • Martxoaren 11 eta 25ean 
    • 11:00etan
  • BISITA ANTZEZTUA
    • Martxoaren 18ean
    • 12:30ean
  • SERANTES MENDIA
    • Martxoaren 5, 12 ,19 eta 26an
    • 11:00etan

Erlazionatutako argitalpenak

Visit Santurtzi

Abian da SANTURTZI PINTXOTAN LEHIAKETAREN VIII. EDIZIOA (azaroaren 15etik 30era)

Azaroaren 15 eta 30aren arteko ostiral eta larunbat guztietan gourmet pintxorik onenak jateko aukera izango duzue tabernetan 2 euroren truke.

Sardinera eguna

Aurten sardinera eguna urriaren 5an izango da. Agortezinak, saiatuki eta gogotsu garraiatzen zituzten gure etxeetara beren merkantziarik preziatuena, sardinak.

Visit Santurtzi

Ondarearen Europako Jardunaldiak Santurtzin

Bideak, sareak eta loturak: 2024ko Ondarean Europako Jardunaldien gaia. Ondarea hura moldatu duten kanpoko eraginen adirezgarria ere bada.