fbpx
SANTURTZI

NOLA HELDU

Hegazkinez heldu bazara

AIREPORTUTIK

Santurtzira Bilboko aireportutik (BIO) bazatoz, taxiak eguneko 24 orduetan izango dituzu.

Bestelako garraiorik erabili nahiago baduzu, Bilborako autobusa hartu beharko duzu eta han beste garraioren bat hartu.

Informazio gehiago:

Bilboko aireportua (Loiu)
Tel: 94 486 96 63/64​

Aeropuerto BIO - Santurtzi
Bilbao - Santurtzi
Aukera ugari

BILBAOTIK

Bilbon bazaude, bide desberdinak dituzu Santurtzira etortzeko.

Zenbat denbora duzun, paisaia gozatu nahi duzun edo zein aurrekontu duzun…

Ahal duzun guztietan garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu.

Metroz

Bilbotik Santurtzirako bidaia 25 bat minutukoa da eta 2 euro balio du. 2. linea hartu behar duzu.

Informazio gehiago Metro Bilbaon
Tel: 94 425 40 25
WEBGUNEA

Trenez

Aldiriko trena Bilboko Abandoko geltokitik abiatzen da eta 20 minutu pasatxo behar ditu iristeko. C1 linea hartu behar duzu.

Metroak ez bezala, trenak duen abantaila bat da paisaia gozatu dezakezula.

Informazio gehiago Renfe aldirikoetan
Tel. 94 487 91 24
Webgunea

Autobusez

Bizkaibuseko A3151 lineak Bilborekin lotzen du autobidetik. Bidaiak ordu erdi irauten du eta 2 € baino zertxobait gutxiago kostatuko zaizu.

Informazio gehiago Bizkaibusen
Tel.: 94 420 81 32
​​webgunea

Taxiz

Taxiak 20 minutu baino gutxiagoan ekarriko zaitu Santurtzira, eta 20 euro inguruko kostua izango du.

Informazio gehiago Radio-taxi Bilbaon
Tel.: 944448888
​​webgunea

Autoz

Garraio publikoa ahal duzun guztietan erabiltzea gomendatzen badizugu ere, Santurtzik aparkaleku librea eskaintzen du bere kaleetan.

Gainera, oso neurrizko prezioa duen lurrazpiko parkinga dago.

Kirol-portuaren ondoan dago eta 20 minutu baino gutxiago emango duzu etortzeko.

Informazio gehiago parkingaren webgunean
webgunea

Itsasadarretik

Santurtzira heltzeko biderik ikusgarrienetako bat “Bote Toursen” ontziratzea da. Bilbotik Santurtzira etor zaitezke eta alderantziz.

Gozatu esperientzia paregabea Bilboko itsasadarreko eta Abrako badiako puntu enblematikoak bisitatuz: Getxo, Portugalete eta Santurtzi.

Informazio gehiago Bote Toursen:
Tel.: 605 014 365
Webgunea

salidas al mar en Santurtzi
Itsasontziz helduko zara?

PANTALAN TURISTIKOA

Euskal Herrira itsasoz eta zure belaontzi edo itsasontzian hurbildu bazara, Santurtzin eskaintzen dugun igarotze-zerbitzua ezagutu behar duzu.

Gure pantalan turistikoak ontzientzako 3 amarraleku ditu, guztiz doan!

Animatu eta etorri Santurtzira itsasontziz!

Bilboko portura heldu zara?

FERRYZ BAZATOZ

Portsmoutheko ferryan edo Rosslaretik datorrenean iristen bazara Zierbenara (Bilboko portua), Santurtzin ordu entretenigarri batzuk igaro ditzakezu edo gaua eman, gure itsas herria, Abrako badia eta Bizkaia Zubia (Gizateriaren Ondarea) ezagutzeko.

Eta penintsulatik iritsi eta Irlandara edo Erresuma Batura ferryan joatekoa bazara, aukera ezin hobea duzu geldialdi bat egiteko eta Santurtzin ordu batzuk edo egun batzuk gozatzeko.

Egin klik beheko botoian eta ikusi Santurtzira nola iritsi eta zer egin dezakezun hemen.

 

Santurtzi, ferry

JARDUERAK ETA ESPERIENTZIAK

Salidas a la mar en Santurtzi

Nabigatzen ikasi

Santurtzitik 4 orduko irteera belaontzi baten bizitza ezagutzeko, oinarrizkoenetik hasi eta aurreratuenera arte. Ez duzu aurretiazko ezagutzarik izan behar.
Desde Santurtzi hasta el Puente Bizkaia

Santurtzin eta Bizkaia Zubian egiteko ibilbidea

Bisita gidatua Santurtzitik eta Portugaletetik, hemen leku enblematikoenak ezagutuko dituzu.
Salidas a la mar en Santurtzi

Santurtzi Fishing

Espezie handien alturako arrantzan hasteko itsasaldi batez gozatu Santurtzitik abiatuta. Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar.
Santurtzi Itsas Museoa

Bisita didaktikoak

Santurtzi Itsas Museoa interpretazio zentroak eskola-umeei egokitutako bisita gidatuak eskaintzen ditu, haien adin eta beharren arabera.
Salidas a la mar en Santurtzi

Ilunabarra

Begira ezazu itsasora sartzen den eguzkia, Santurtzitik abiatuta, belaontzi polit batean.
SANTURTZI, NORDIC WALKING

Nordic walking

​Ezagutu itzazu Serantes mendiko eta gure itsas pasealekuko ikuspegi ederrak arrakasta handia hartzen ari den jarduera hau eginez: Ipar Martxa edo Nordic Walking.