Denontzat da egokia, osasungarria, erabat eskuragarria eta ikasteko erraza.
Santurtziko Turismo Bulegoak maila ezberdinetako ibilbideak diseinatu ditu mendiaren hegaletan eta itsas pasealekuan eta bide batez, Abra osoa eta kostaldearen gaineko ikuspegi ederraz gozatzeko.
Ibilbideak 2 eta 4 orduko iraupena du, beraz, arropa erosoa eta trekking zapatak ezinbestekoak dira. Santurtziko Nordic Walking Zentroak 38km-tako ibilbide seinalizatuak eskuragai ditu, maila desberdinetakoak Serantes mendi honen hegaletan eta itsas pasealekuan zehar.
Ezagutu eta deskargatu ibilbideak:
http://www.nordicwalkinggunea.net/La-Red-de-Centros-NW/nw-santurtzi
Nordic Walking (martxa nordikoa) praktikatzen ikasi nahi baduzu, Santurtziko 2 enpresak tailerrak eta irteerak eskaintzen dizkizute kirol-jarduera horretan espezializatutako irakasle batekin.
- Centro Rodas Santurtzi
- San Juan de Dios Marcha Nórdica