Ba al dago modu hoberik egunari bukaera emateko Abran zehar belaontzi eder batean nabigatu eta ilunabarra ikustea baino?.
Santurtziko portutik atera eta belak igoko ditugu itsasoaren isila eta haizeak belan jotzen baino ez entzuteko.
Freskagarri edo edari bat hartzen dugun bitartean, ilunabarra ikusiko dugu. Santurtziko portura itzuliko gara motor edo belaren laguntzaz, haizearen indarraren arabera.
Hitzartutako itsasaldiak dira; hortaz, antolatzen duen enpresarekin adostu beharko duzu.