fbpx
Salidas a la mar en Santurtzi
Santurtzi Turismo

Ilunabarra

Begira ezazu itsasora sartzen den eguzkia, Santurtzitik abiatuta, belaontzi polit batean.

Ba al dago modu hoberik egunari bukaera emateko Abran zehar belaontzi eder batean nabigatu eta ilunabarra ikustea baino?.

Santurtziko portutik atera eta belak igoko ditugu itsasoaren isila eta haizeak belan jotzen baino ez entzuteko.

Freskagarri edo edari bat hartzen dugun bitartean, ilunabarra ikusiko dugu. Santurtziko portura itzuliko gara motor edo belaren laguntzaz, haizearen indarraren arabera.

Hitzartutako itsasaldiak dira; hortaz, antolatzen duen enpresarekin adostu beharko duzu.

Código ético, Santurtzi

​Eguraldiari egokitutako arropa eta beltza ez den zoladun zapatak janztea gomendatzen da

Informazio gehiago

2Millas
Santurtziko kirol portua
676581763
Ordu bi eta erdi

49€

Jarduerak eta esperientziak Santurtzin

Visit Santurtzi

Antzeztutako bisitak

Santurtzi Itsas Museoak harrituko zara arrain-enkantearen antzezpena ikustean. Ezagutu gure itsas-iragana antzeztutako bisitetan!
Nordic Walking en Santurtzi

Serantes mendiko bisita gidatua

Kantauri itsasoaren eta Abrako badiaren kostaldeko talaia bikaina da. Bilboko itsasadarraren, Santurtzi udalerriaren beraren, Portuaren, inguruko mendien eta kostaldearen gaineko paisaia aldakor batez gozatzeko puntu paregabea da.
Iglesia de San Jorge, visitas guiadas en Santurtzi

Map’s voice

Mapa baten gainean, bisita daitezkeen lekuen kokapena eta deskribapena eta horiek ikusteko ibilbideak zeintzuk diren jakin ahal izango duzu.
Pantalán gratis en Santurtzi

Kaia turistikoak

Santurtzira zure itsasontzian iristen bazara, gure kaian amarratzea guztiz doan eskaintzen dizugu.
Salidas a la mar en Santurtzi

Nabigatzeko lizentzia

Santurtzin bisitan bazaude, nabigazio-lizentzia egun pare batean lortzeko aukera baliatu dezakezu
Santurtzi Itsas Museoa

Itsas tailerrak

Santurtzi Itsas Museoak helduei eta familiei zuzendutako tailerrak eta jarduerak antolatzen ditu.