fbpx
Desde Santurtzi hasta el Puente Bizkaia
Santurtzi Turismo

Bizkaia zubia

Abiatu Santurtzitik Bizkaia zubiraino. Zubi hori mota horretako lehena munduan da... eta ibiltzen jarraitzen du.

Santurtziko itsas-pasealekuak Abrako Badiaz gozatzera gonbidatzen du, itsasoaren brisa sentituz eta paisaiaz, jendeaz eta monumentuez gozatuz.

20 minutu eskasean egingo dugu Santurtziko arrantza portutik Bizkaia zubirako bidea, zeina Gizateriaren Ondare izendatu baitzuten.

Munduan eraiki duten estruktura metalikoko lehen zubi transbordadorea da eta, gaur egun, funtzionatzen jarraitzen du.

XIX. mendearen amaieran, Alberto de Palacio arkitektoak eta Eiffelen ikasle zuzena zen Ferdinand Arnodin ingeniari-eraikitzaileak itsasadarraren bi ertzak lotzeko modua asmatu zuten, itsas trafikoa eten gabe.

3 urteko lan gogorraren ondoren, ingeniaritza lan konplexu honek bizia hartu zuen eta 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen. Burdinazko ametsa, gure historiaren, gure iragan industrialaren eta gure herriaren ikur bilakatua.

Bizkaia Zubiak Nerbioi ibaiaren bi ertzak lotzen ditu eta bi modu dugu gurutzatzeko:

  • Ontzitxoan: oinez, bizikletaz, motoz edo autoz joan zaitezke. Zubia horretarako eraiki zen hasiera batean.
  • Pasabidetik: igo igogailu panoramikoan oinezkoentzako pasabidera, 50 metroko altuerara. Bistak apartak dira eta Nerbioi ibaiaren bokale osoa ikusten da.

Bisita gidatuak eta jarduera desberdinak antolatzen dira Bizkaia Zubiaren inguruan. Begiratu haien webgunean.

Informazio gehiago

Bizkaia Zubia
94 480 10 12

Ontzitxoa. Ohiko ordutegia:
05:00etatik 22:00etara.
Pasabidea:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

 

Ohiko tarifa ontzitxoan: 0,45€
Ohiko tarifa pasabidean: 9€

Jarduerak eta esperientziak Santurtzin

Pesquero Agurtza, Santurtzi

Agurtza itsasontzi-museoa

Itsasontzi-museo eta arrantza-teknikaren interpretazio-zentro bihurtuta, iparraldeko hegaluzea arrantzatzeko artea eta arrain preziatu hori kontserbatzeko modua aurki daitezke. Atunontzi hori Bizkaian dagoen bakarra da.
Santurtzi Itsasoa Museoa -El Museo del Mar

Bisita gidatuak Itsasoaren Museora

Itsas Museoak, Santurtzi Itsas Museoak, modu original eta egokituan interpretatzen du Santurtziren eta bertako itsasgizonen historia, eta gure kostaldeak mendeetan zehar izan duen eraldaketa ulertzen laguntzen du.
Santurtzi, El Bote Tours

Bote Tours

Ontziratu Bote Toursen eta gozatu esperientzia paregabeaz Bilbo, Getxo, Portugalete eta Santurtzi udalerriak bisitatuz.
Ver ballenas en Santurtzi

Baleak begiztatu

Santurtzin gozatu dezakezun esperientziarik hunkigarrienetako bat balea bat metro gutxira sentitzea da.
Spa Kabiezes, Santurtzi

SPA Santurtzi

Santurtziko SPA, igerilekua, jacuzzia, zirkuituak, tratamenduak, masajeak eta lehen mailako ekipamendua dituena.
Visit Santurtzi

Antzeztutako bisitak

Santurtzi Itsas Museoak harrituko zara arrain-enkantearen antzezpena ikustean. Ezagutu gure itsas-iragana antzeztutako bisitetan!