Mamariga Kulturgunea aisialdirako eta kulturarako espazio publikoa da, herritarrei eta parte-hartzeari zuzendua. Ideologia-, erlijio- edo nortasun-aniztasuna errespetatzen du, eta haren helburua da kultura sustatzen laguntzea, askotariko adierazpenetan, parte hartzeko bide gisa eta erreferentzia soziokulturalerako puntu gisa balio izatea Mamarigako biztanleentzat -zuzeneko eragin-eremua- eta, oro har, herriarentzat.
Mamariga Kulturguneak hiru zerbitzu-mota eskaintzen ditu:
- Udal kudeaketa zuzeneko zerbitzuak: liburutegia eta ludoteka.
- Elkarteei edo partikularrei espazioak lagatzea, unean uneko jarduerak egin ditzaten.
- Elkarteei urteko programak egiteko guneak lagatzea.
- Jarduera puntualetarako espazioak lagatzea
Espazioen lagapena, doan edo finkatutako prezio publikoa ordainduta, astelehenetik larunbatera egiten da, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Ordutegia luzatzeko, gainprezio bat ordaindu behar da.
Nork eska dezake espazioa lagatzea?
Erakunde publiko edo pribatuek, elkarteek, enpresek edo pertsona fisikoek.
Nork eska dezake doako lagapena?
Doako lagapena udal-arloen eta Elkarteen Udal Erregistroan zerrendatutako elkarteen onurarako egiten da, eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen onurarako egiten direnean, izaera soziokultural nabarmeneko jarduerak egiteko.
Nola eskatzen da espazio bat?
Erabilera-eskaerak gutxienez bi aste lehenago aurkeztu beharko dira, zentroan bertan, Kultura Sailaren bulegoetan eta Udalaren webgunetik deskargatuta. Eskaerak Mamariga Kulturgunean aurkeztu behar izango dituzte eskatzaileek beraiek, eta, bestela, posta arruntez, faxez edo posta elektronikoz bidali ahal izango dira.
Alokairu-lagapenek ezarritako zenbatekoa baimena eman aurretik ordaintzea eskatzen dute. Programatutako jarduerak eteteak ez du ekarriko ordaindutako prezioa itzultzea, erabilera-araudian hala jasota dagoen kasuetan izan ezik.
Zer gehiago jakin behar dut?
Gune bakoitza lagatzeko baldintza bereziak, zentroaren erabilera-araudian jasotakoak, eta prezio publikoa, urtero finkatzen dena. Biak ala biak zentroko informazio-mahaian eta Udalaren webgunean kontsulta daitezke.
Zer espazio laga daitezke eta zertarako?
- Sarrerako hall-a eta banagailua, erakusketa txikiak egiteko.
- Ludoteka, udal-jarduerarik egiten ez den egunetan.
- Ekitaldi-aretoa hitzaldi, entzunaldi eta antzezpenetarako.
- Sukaldea, ikastaroak edo tailerrak egiteko.
- Erabilera anitzeko gelak, ikastaroak, tailerrak, bilerak eta abar egiteko.