Eraikin horretan honako hauek daude:
- Bulegoak
- Arrandegiak
- Enkante-gela
- MANDANGA JATETXEA, terraza eta kafetegia
- Informazio eta turismo bulegoa
SANTURTZI ITSASOA INTERPRETAZIO ZENTROA
Eraikinaren lehenengo solairuan, Arrantzaleen kofradiako Enkante-gela dago, kofradiaren bidez modu independentean alokatu daitekeena. 70 lagunentzako lekua du.
2000. urtera arte arrain-enkanteak egiten ziren aretoa da. Jatorrizko bankada dauka, eta bertan sardina-saltzaileek edo komisio-hartzaileek enkantea egiteko lekua hartzen zuten.
Elementurik garrantzitsuena ere mantentzen da, enkante-bonboa, duela gutxi zaharberritu zena. Arrain-enkanteak erregulatzeko funtsezko pieza da, eta ia ez da horrelakorik geratzen.
Enkante-gela alokatzeko, erreserba egin behar da Arrantzaleen Kofradian.