fbpx
Santurtzi logo

Casa Torre Jauregia. Harribitxi bat Santurtzi erdian. 

Santurtzin ibiliko gara eta Casa Torre jauregira hurbilduko gara. Interes Kulturaleko Ondasunizendatu zuen 2011ko urriaren 6an.

Gaur, Santurtzin ibiliko gara eta Casa Torre jauregira hurbilduko gara.

Eraikina XVIII. mendean Hormaza familiak (Santurtziko bertakoa) eraikitako oinetxea/Jauregi barrokoa da. Mende bat geroago, José María de Linaza y de la Hormaza, VI. Casa Torre Markesak , sakonki birmoldatu zuen.

Eusko Jaurlaritzak Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuen 2011ko urriaren 6an.

Garai hartan 11.000 metro koadro hartzen zuen etxeak eta gaur egun  Mahastietako metro-sarrera dagoen lekura heltzen zen. Handik sartzen ziren zaldiak.

Santurtzi, casa torre

KANPOKO ALDEA

Sarrera nagusiaren albo banatan, kareharrizko bi lehoi daude. Erdian, “Alegoría de la fortuna de los marinos en el mar” izeneko estatua dago (hori ere kareharrizkoa), herriko itsas tradizioari egindako omenaldia omen dena.

Eraikin horrez gain, etxeko gurdi-gidarientzako etxebizitza zegoen, bi solairu, gurdiak gordetzeko lekua eta zaldientzako korta zituena.

Ezkutua, eraikina bezalaxe, barrokoa da eta goiko aldean kasko bat du hainbat lumekin, maskorra bularrean, oinetan maskaroa eta bi lehoi.

BARRUKO ALDEA

Jauregiak 400 metro koadroko hiru solairu zeukan:

  • Beheko solairuan: atariak eta korta, gaur egun aldi baterako erakusketak jartzeko.
  • Lehenengo solairuan: familiarengelak, logelak eta egongelak
  • Bigarren solairuan: neskameak eta morroiak bizi ziren
  • Hirugarren solairua: ganbara, gaur egun Santurtziko interpretazio historikoaren zentroa eta begiratokia.

ESKAILERAK

Eskaileretan hiru horma-irudi daude, garai hartan adierazgarrienak ziren lanbideak erakusten dituztenak: Meatzaritza, arrantza eta nekazaritza eta abeltzaintza. Victor Goikoetxea gipuzkoarraren lanak dira eta estilo hiperrealista dute.

Meatzaritza. Muralaren koloreak mearen erauzketa gogorarazten digu. Kasko bat eta pikotxa bat ikus daitezke. Alboetan, Trianoko Mendietan (lehen Santurtzi-Ortuella) zeuden auzoen eta meategien izenak daude.

Arrantza. Santurtziko portuaren irudia, kofradiatik ikusita. Bertan, hainbat garaitako arrantza-ontziak, tresnak eta marinelak, saregileak eta sardina-saltzaileak ikus ditzakegu.

Nekazaritza eta abeltzaintza. Baserri bat dago, inguruko tipologia tradizionalarekin bat datorrena, baita baserritarrak ere, idiekin batera. Serantes mendia nabarmentzen da. Eguzkilorea da multzoaren buru, herritarren ustez etxea babesten zuen lorea.

Eskaileraren hasieran laugarren horma-irudia dugu, 1925eko Ostiral Santuko prozesioaren benetako argazki batena, Genaro Urtiagak, “Sodupek”, egindako olerki batekin.

Santurtzi, casa torre

SABAIA

Gorantz begiratuz gero, sabaiak jatorrizko kasetoiduna gordetzen duela ikus dezakegu; horrez gain, beirate polikromatu bat ere ikusiko dugu, non Lizanatarren armarria irudikatzen baita, jauregi honetan beren leinua jasota geratzea nahi izan zutelako.

Ezkutuaren inguruan mahastiak daude, Casa Torre markesatuaren jatorri errioxarrari erreferentzia eginez. Beirate honen lau izkinetan, titulu honen inizialak (CT) ikus daitezke.

ARETOAK

Aretoek herriko iragan marinelari omenezko izenak dituzte:

  • Higarillo aretoa. Mamariga auzoaren azpiko harriek zuten izen hori eta bertan Itsasoko Ama aurkitu zen. Markesen logela zen eta jatorrizko kasetoidura mantentzen da.
  • Bolintxi aretoa. Santurtzin arrantzarako erabiltzen ziren sareei erreferentzia eginez.
  • Rompeolas aretoa.  Aspaldi herrian bainurako erabiltzen zen gune bat.
  • Calero aretoa. Las Rocas jatetxearen omenez, Zierbena herriarekiko mugan.

INTERPRETAZIO ZENTROA

Amaitzeko, interpretazio zentroan bukatuko dugu bisita. Bertan, eraikinaren jatorrizko egurra ikusten da, biluzik, kasetoidura aberatsarekin eta solairu noblearen luxuarekin kontrastean. Inguruko basoetatik lortutako haritz eta gaztainondozko piezak.

Erlazionatutako argitalpenak

Sardinera eguna

Aurten sardinera eguna urriaren 5an izango da. Agortezinak, saiatuki eta gogotsu garraiatzen zituzten gure etxeetara beren merkantziarik preziatuena, sardinak.

Visit Santurtzi

Ondarearen Europako Jardunaldiak Santurtzin

Bideak, sareak eta loturak: 2024ko Ondarean Europako Jardunaldien gaia. Ondarea hura moldatu duten kanpoko eraginen adirezgarria ere bada.
Visit Santurtzi

Sardinaren Sasoia Santurtzira heldu da!

Une ezin hobea bisitatzeko, gozatzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko. Besoak zabalik eta txingarrak piztuta izango gaitzu zain!