fbpx
Salidas a la mar en Santurtzi
Santurtzi Turismo

Santurtzi Fishing

Espezie handien alturako arrantzan hasteko itsasaldi batez gozatu Santurtzitik abiatuta. Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar.

​​​​Arrantzan hasteko itsasaldi dibertigarriaz goza ezazu edo ontziratu gugaz hegaluzea eta ezpata-arraina bezalako espezie pelagiko handiak arrantzatzeko.

Hiru orduko edo egun osoko itsasaldi batean parte har dezakezu.

Ez du axola eskarmentu handiko arrantzalea zaren edo arrantza munduan hasiberria zaren, gure patroien esperientziarekin egun ahaztezinaz gozatuko duzula bermatzen dizugu.

Gutxienez 4 eta gehienez 8 pertsonako taldeak.
Egun berean erreserba dezakezu.

Informazio gehiago

Txalupa Itsas Turismoa
Santurtziko arrantza portua
658 721 530

Urte osoan, aurretiaz erreserbatuta

375€ / itsasontzi osoa

Barne:

  • Patroia
  • Asegurua
  • Arrantza materiala eta edariak

Jarduerak eta esperientziak Santurtzin

Salidas a la mar en Santurtzi

Nabigatzen ikasi

Santurtzitik 4 orduko irteera belaontzi baten bizitza ezagutzeko, oinarrizkoenetik hasi eta aurreratuenera arte. Ez duzu aurretiazko ezagutzarik izan behar.
Desde Santurtzi hasta el Puente Bizkaia

Santurtzin eta Bizkaia Zubian egiteko ibilbidea

Bisita gidatua Santurtzitik eta Portugaletetik, hemen leku enblematikoenak ezagutuko dituzu.
Santurtzi Itsas Museoa

Bisita didaktikoak

Santurtzi Itsas Museoa interpretazio zentroak eskola-umeei egokitutako bisita gidatuak eskaintzen ditu, haien adin eta beharren arabera.
Salidas a la mar en Santurtzi

Ilunabarra

Begira ezazu itsasora sartzen den eguzkia, Santurtzitik abiatuta, belaontzi polit batean.
SANTURTZI, NORDIC WALKING

Nordic walking

​Ezagutu itzazu Serantes mendiko eta gure itsas pasealekuko ikuspegi ederrak arrakasta handia hartzen ari den jarduera hau eginez: Ipar Martxa edo Nordic Walking.
Salidas a la mar en Santurtzi

Abra eta bere itsaslabarrak

Egizu itsasaldia Abran, belaontzian batean, eta gozatu gure badia eta itsaslabarren ikuspegi paregabea.