fbpx
Ver ballenas en Santurtzi
Santurtzi Turismo

Baleak begiztatu

Santurtzin gozatu dezakezun esperientziarik hunkigarrienetako bat balea bat metro gutxira sentitzea da.

Itsasoan zetazeoak ikustea inoiz bizi daitekeen esperientziarik gogoangarrienetako bat da. Programa horri esker, esperientzia hori bizi ahal izango duzu. Itsasaldian, aukera izango dugu gugandik metro batetik beheragoko distantzian igerian dauden izurdeen ondoan nabigatzeko, pilotu-izurde hegaluze familia bat dagoen espazio berean egoteko edo balea handi baten ondoan gelditu eta arnasa nola hartzen duen entzuteko.

Egun osoko txangoak proposatzen ditugu, esperientzia zoragarri honetaz gozatzeko, aditu baten laguntzarekin itsasontzi batean.​​​

BARNE:

  • Egun bateko itsasaldian, Euskal Kostaldean.
  • Itsas fauna behatzen hasteko MINTEGI TXIKIA.
  • Itsas hegaztiak eta zetazeoak identifikatzeko eskuliburua.​
  • Zetazeoen behaketan aditua den gidaria: Gorka Ocio
  • Santurtziri buruzko gida turistikoa.
  • Asegurua.

Arropa eta zapata egokiak eramatea ezinbestekoak dira.

Informazio gehiago

VERBALLENAS
Santurtziko kirol portua

Uztailetik urrira

Begiratu www.verballenas.com

 

Helduak: 75 €

<14 urte: 69 €

Jarduerak eta esperientziak Santurtzin

Desde Santurtzi hasta el Puente Bizkaia

Santurtzin eta Bizkaia Zubian egiteko ibilbidea

Bisita gidatua Santurtzitik eta Portugaletetik, hemen leku enblematikoenak ezagutuko dituzu.
Salidas a la mar en Santurtzi

Santurtzi Fishing

Espezie handien alturako arrantzan hasteko itsasaldi batez gozatu Santurtzitik abiatuta. Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar.
Santurtzi Itsas Museoa

Bisita didaktikoak

Santurtzi Itsas Museoa interpretazio zentroak eskola-umeei egokitutako bisita gidatuak eskaintzen ditu, haien adin eta beharren arabera.
Salidas a la mar en Santurtzi

Ilunabarra

Begira ezazu itsasora sartzen den eguzkia, Santurtzitik abiatuta, belaontzi polit batean.
SANTURTZI, NORDIC WALKING

Nordic walking

​Ezagutu itzazu Serantes mendiko eta gure itsas pasealekuko ikuspegi ederrak arrakasta handia hartzen ari den jarduera hau eginez: Ipar Martxa edo Nordic Walking.
Salidas a la mar en Santurtzi

Abra eta bere itsaslabarrak

Egizu itsasaldia Abran, belaontzian batean, eta gozatu gure badia eta itsaslabarren ikuspegi paregabea.