fbpx
Santurtzi logo

Sardina freskue! Hasi dira santurtziko bisita antzeztuak!

"Santurtzi Itsasoa Museoa" itsas Museoak aukera paregabea eskaintzen dizu antzeztutako arrain enkante bat berpizteko.

“Santurtzi Itsasoa Museoa” itsas Museoak aukera paregabea eskaintzen dizu antzeztutako arrain enkante bat berpizteko. Oso ikuskizun dibertigarria da, eta arrantzaleen kofradiako enkanteen aretoan egiten da oso-osorik, Arrain Salmenta Etxe enblematikoan (1916).

Enkanteak antolatzen ditugu urte osoan. Hurrengoak urriaren 31n eta abenduaren 5ean izango dira, 12: 00etan.

Parte hartzaileen kopurua mugatua denez, zuen lekua erreserbatzea gomendatzen dizuegu.

Gure sardinerak

Portutik ontziak bazetozela ikusi bezain laster, sardinerak porturantz abiatzen ziren korrika arrain freskoena lortzera.

Otzara buruan, gona altxatuta eta hankak airean, oinez joaten ziren ortozik (abarketak ez apurtzeko) Bilboraino edo itsasadarraren ondoko beste herri batzuetaraino… Barakaldo, Sestao, Erandio…

Otzarek 12 bat kiloko pisua izaten zuten, baina batzuetan 20 kilo ere eraman behar izaten zituzten buruan sardinerek.

Herriko sardinera ezagunenetako bi La Bella Charo eta Sotera izan ziren. Azken hau ospetsua zen herrian botatzen zituen bertsoengatik. Santurtziko trainerurik ezagunenak bere izena darama.

Sardineraren estatua euren omenez egin zen. Eta badirudi Lucarini eskultorea La Bella Charoren figuran oinarritu zela estatua egiteko.

Enkanteak, aspaldikoak bezalakoak

Sirena-hotsa, arrain-enkante antzeztuak hastera doaz. Larunbatero, Karmenek, sardinera peto-petoa bera, emakume sendo haien eguneroko bizimodua ekarriko digu gogora, etxea gobernatu ez ezik, arraina saltzen ere ibilitzen ziren eta. Otzara eskuan, irribarretsu eta bizi-bizi, Karmen gurekin egongo da, Kofradiaren enkante-gelan agurtzen dugun arte.

Rogelio enkantegileak enkantean parte hartzera animatuko gaitu. Baina Karmen ez da milikerietan ibiliko eta parterik onena bereganatzen ahaleginduko da.

Santurtziko itsas-iraganean zehar egingo dugun ibilbidean aurrera,  Julian ezagutuko dugu arrantza-portuan, 110 urtetik gorako udatiarra bera, zeinak emango digun Santurtzik XIX. mendearen hondarretan eta XX. mendearen hasieran bizi izan zuen garai loriatsuaren berri, artean burgesia aberatsak udak gure “herri eder honetan” ematen zituen eta.

Non eta noiz? Santurtziko arrantza portuan

Bisita hauetan parte har dezakezue urriaren 31n eta abenduaren 5ean, 12:00etan, 2 euroko prezio sinbolikoan.

  1. JARDUERA SEGURUA

Santurtziko Turismo Bulegoan, jardueraren sustatzailea, hartu beharreko osasun-neurri guztiak hartu ditugu parte-hartzaileen segurtasuna une oro bermatuta egon dadin. Besteak beste, parte-hartzaileen kopurua murriztu egin dugu eta horregatik gomendatzen dugu plaza aldez aurretik erreserbatzea.

Erlazionatutako argitalpenak

Santurtzi, casa torre

Casa Torre Jauregia. Harribitxi bat Santurtzi erdian. 

Santurtzin ibiliko gara eta Casa Torre jauregira hurbilduko gara. Interes Kulturaleko Ondasunizendatu zuen 2011ko urriaren 6an.
Serantes mendia, Santurtzi

SERANTES MENDIA, EUSKAL KOSTALDEA IKUSTEKO BALKOI NATURALA

Santurtzitik, urrunean, Serantes mendia ikusten da, Bizkaiko begiratoki naturala. 451 metroko altuera baino ez duenez, erraza da igotzea eta horrela hango fauna eta flora...
Santurtzi

GURE HERRIAREN ITSAS-IRAGANEAN ZEHAR

Inoiz ez da hain erraza izan Bizkaiko arrantza-portu tradiziorik handienetako baten itsas esentzia hautematea, Santurtzirena alegia.