fbpx
Salidas a la mar en Santurtzi
Santurtzi Turismo

Nabigatzeko lizentzia

Santurtzin bisitan bazaude, nabigazio-lizentzia egun pare batean lortzeko aukera baliatu dezakezu

Nabigatzeko Lizentzia (aspaldi Titulotxoa) etorkizunean nabigazio laburrak egin nahi dituzten nabigatzaileei zuzendutako titulazioa da, beti kostaldean eta egunez.

Oso titulu erraza da, eta ez da azterketa teorikorik egin behar.

Eskumenak

Nabigazio-lizentziak 6 metrorainoko luzera duten motordun laketontziak gobernatzeko gaitzen du, betiere itsasontzia kostaldetik 2 milia baino gehiago urruntzen ez bada eta eguneko nabigazioan badago.

Gainera, titulu nautiko hori izanda, 55 CVrainoko uretako motoak gobernatu ahal izango dituzu.

Baldintzak

Nabigazio-lizentzia hori lortzeko, ez da beharrezkoa aurretik beste lizentziarik edo titulaziorik izatea. 16 urtetik gorakoa izan behar da, eta mediku-ziurtagiri bat lortu. Gainera, honako baldintza hauek bete behar dira:

– 2 orduko ikastaro teorikoa egitea.

– Segurtasuneko eta nabigazioko oinarrizko 4 ordu praktiko egitea.

Informazio gehiago

La Mar en Calma
657 727 396
140 €
Ikastaroaren prezioak materialak, ordu teorikoak eta praktikoak barne hartzen ditu.

Jarduerak eta esperientziak Santurtzin