Ikusi al duzu inoiz Nerbioi ibaiaren bokalea Serantes menditik?
Ezagutu Santurtzik itsasoarekin duen harremana Santurtzi Itsas Museoan
Zatoz eta jakizu zergatik den euskal sukaldaritza punta-puntakoa Estatuan.
Deskargatu mapak, gida turistikoak eta aholkuak zure bisita eta Santurtziko egonaldia esperientzia ahaztezina eta arduratsua izan dadin.
Eraman zure souvenirra eta Santurtziko eta Euskal Herriko beste produktu tipiko batzuk.
Santurtziko Serantes mendiak ingurune natural ederra eskaintzen dizu, oinez, bizikletaz eta ikuspegi ikusgarriez gozatzeko.
Jarraian, hainbat ibilbide proposatzen dizkizugu Abrarako begiratoki natural zoragarri honetan.
Santurtziko Parketik irten eta J.M. Barandiaran kalean gora (Udaletxearen ezker aldean) Kabiezeseko enparantzaraino helduko gara. Han Pajares kalea igoko dugu eskuin aldetik, eta San Jorge futbol zelaiaren eta Emilia Zuza eta San Jorge heziketa-zentroen ondotik igarota, Santurtziko Egoitzan sartzeko ate txikiaren pareraino helduko gara. Finka ezker aldetik inguratuko dugu eta poliki-poliki aldapan gora eginez, N644 autobiaren gainetik, Somo eta San Pedro Gaina igoko ditugu Los Llanos aisialdi guneraino. Gunea baino metro batzuk lehenago ezkerrera joko dugu bidetik eta larre artean Nueve Cruces deritzon mendiko tontorrera (326 m) helduko gara. Han, eskuin aldeko bidexka hartuta, Gotorlekura sartzeko atera iritsiko gara. Mendebaldean Serantesen tontorra (452 m) ikusiko dugu argi eta garbi eta haraino helduko gara aldats gogorrean gora.
Bide beretik jaitsiko gara Santurtziko Egoitzaraino. Hor ezker aldera joko dugu, eta Oyancas errekaren gainetik igarota (gaur egun lurperatuta), Bulloneko zeharbidea zeharkatu, eta Mahastieta kalean aurrera Gernika Parkeraino iritsiko gara. Hortik gertu dago Santurtzi Itsas Museoa interpretazio-zentroa, Arrantza Portuan.
Santurtziko Parketik irten eta Udaletxe eta San Jorge elizaren arteko oinezgunean gora Sabino Arana kalea igo eta Mamarigaraino helduko gara.
Han aurrerantz joko dugu oinezkoentzako arranpa hartu eta Nafarroa Etxe Taldea zeharkatuta.
Eskailera maila batzuk igo eta Vista Alegre kalea zeharkatuko dugu, bihurgunetsu gorantz jotzen duena, kalea gorago berriro hartu eta aurrera eginda, ezker alderantz jotzen duen bidexka bat hartzeko. Larre artean hormigoizko errepidea gehiagotan gurutzatuko dugu Gotorlekuaren ipar-aldera heldu arte.
Eraikuntza militarra, harresia, fosoa eta guzti, eskuin aldetik inguratuko dugu ate aurrean duen zabalgunera helduko gara. Hor argi eta garbi agertuko zaigu Serantes mendiko tontorreraino (452 m) zuzen igotzen den bidexka.
Jaitsieran Gotorlekua hego aldetik inguratuko dugu “GR123 Bizkaiko Bira” pista hartuta. Hegaztien behatokiraino helduko gara eta hortik Los Llanos zabalguneraino, non aska bat eta informazio-mahai bat topatuko ditugun.
Eskuin aldeko pistan behera, El Mazo muinoa (247 m) inguratuko dugu. Horretarako, pista utzi eta ezker alderantz jotzen duen bide bat hartuko dugu, landak hego-aldetik zeharkatuz hormigoizko pistarekin bat egin arte bere ferra-bihurgune batean.
Hortik behera jarraituko dugu hurrengo bihurgunetik 250 metroraino, non bide bat hartuko dugun ezkerraldera behera eginez Regales kaleraino. N644 autobiaren gainetik igarotzen den zubian aurrera, Santurtzira helduko gara.
Han 700 metro aurrerago ezkerraldera joko dugu, eskailera batzuetatik Udaletxe kalea errotondatik zeharkatuko dugu eta Sardinera Parkerantz abiatuko gara. Parkean eskuinaldera jo eta Iparragirre eta Itsasalde etorbidean behera,
Arrantza Portura iritsiko gara. Santurtziko itsas Museoa interpretazio-zentroan amaituko dugu ibilbidea.
Lehenengo ibilaldian egin dugun bezala (Santurtzi-Mamariga-Serantes), Mamariga auzorantz joango gara eta elizatik hurbil gaudenean beherantz joango gara ezkerreko bidetik (P1) Bullón auzorantz (13′) Gaur egun lur azpian dagoen Oyancas errekatik jarraituko dugu (P2) Egoitzarantz (7′).
Egoitza horretara helduko gara aldapa gogor bat igo ondoren
Egoitzaren ezkerraldeko bidetik jarraituko dugu.
Bide horrek autobidea goitik zeharkatzen du ingurumen barrera baten artean eta eskumarantz jarraitzen du.
Orduan goranzko bide gogorra dugu. Bideak eskumatik Somo eta San Pedro goraguneak inguratzen ditu (P3)Los Llanos-eko informazio-eremura heldu arte (15′)
Los Llanos-etik igotzen jarraituko dugu mendi-mazela erdian doan ezkerreko bidetik jarraituz, eta (P4) Nueve Cruces gailurrera helduko gara (10′).
Ondoren, eskumako bidetik igotzen bagara, Gotorlekura helduko gara (3′) (P5) Gotorlekutik gailurra ikus dezakegu, bai eta gailurrera heltzeko jarraitu beharreko bide zuzen eta aldapatsua ere (6′).
Abiapuntua San Fuentes (P1) auzoa izango da. Auzoa zeharkatuko dugu eta ezkerraldean Santa Lucia auzoa utziko dugu eta autobidea gurutzatuko dugu zubitik.
Orduan Los Heros izeneko auzoa (P2) izandakoaren etxeetaraino igoko gara (10′)
Errepidea bukatzen den lekuan Cotillo eta Pico Emilio izeneko gailurren ekialdeko mendi-mazeletatik doan bidea (P3) hartuko dugu.
Aurrerago bide hori (P4) El Cordal tontorreko mendilerrotik La Cuesta auzotik datorren bidearekin elkartzen da.
Bideak Peñalba-Atxuriko mendixkarantz doa. Hantxe egoera txarreko txabola-multzoa dugu.
Laster (P5) Peñalbako harkaitzak ikusiko ditugu (14′)
Serantes mendiko gailurrera igotzeko, aurrean dugun bidexka jarraitu dezakegu, gailurrerako dorrerantz zuzen baitoa (10′)
Bestela, bira txikia eginez, Haitzulo Handira doan (P6) ezkerreko bidexka jarraitu dezakegu, Zierbenatik datorren mendilerrotik, eta ondoren gailurrerantz doan mendi-mazelatik igoko gara (14′).
Lehenengo ibilbidea egingo dugu (Santurtzi-Mamariga-Serantes) Gotorlekuaren azpiko errepidearen bihurguneraino, eta aurrera eginda, Kapitaina leizearen ondotik pasatuko gara, galtzadaren ondoan, burdin-hesi batez inguratuta.
Ezkerraldeko hurrengo bihurgunean eskuin aldeko pista hartuko dugu, Seranteseko ipar-ekialdeko hegala apaintzen duen zuhaitzen artean gailurreraino heltzeko. Gailurrean aurrera, Zierbenarako errepideraino jaitsiko gara harrobi abandonatu baten ondotik. Errepidea gurutzatu eta La Canal errekaren parean doan hormigoizko pista batetik gora, La Cuesta auzoraino helduko gara, zeina gurutzatu egingo dugun autobus geltoki bateraino.
Aurrez aurre La Callejara bidaltzen duen seinale ikusiko dugu eta hari jarraituz, umeentzako jolasak dituen plaza batera helduko gara. Han dagoen farola batean gorri-zuriz pintatuko markei jarraituz, ezkerraldean dagoen bide bat hartuko dugu, zeina bi finkaren arteko hormen artetik Luzueroraino igotzen den.
Bideak, hasieran ondo markatuta baina gero higatuago, bidebanatze batera eramango gaitu, non eskuinaldeko bidexka aukeratuta, La Vista gaina eta Luzuero mendiko gailurraren arteko isurialdera helduko garen. Gailurrean aurrera, eraikuntza militarren artean, Luezuero mendiaren tontorrera iritsiko gara (309 msm).
Bueltako bidean behera egingo dugu toki beretik La Cuestaraino, eta hortik N639 errepideraino Zierbena zeharkatuz. Abraren pareko bidetik Santurtzira sartuko gara Iparragirre kaletik, eta Itsasalde etorbidean behera, Arrantza Portura iritsiko gara, eta Santurtziko Itsas Museoa interpretazio-zentrora.
Ibilbide hau Mamarigatik Nueve Crucesera doan bideari jarraituz hasiko dugu (P1) (48′)
Ondoren muinetik (P2) Peñalba-Atxurira joango gara (9′) eta aurrera jarraituko dugu.
Hango mendixkara jaisten gara eta Piko Emilio inguratzen jarraitzen dugu eskumatik eta (P3) mendixkan dagoen bidegurutze batera helduko gara (14′), eskumako bidea hartuko dugu. Bide hori pista zabala da eta mendixkatik behera doa La Cuesta auzoraino.
Auzo horretan (P4) hormigoizko bide bihurtzen da (12′)
Hilerrira heldu baino pixka bat lehenago eskuman dugun bide atseginetik jarraituko dugu (P5) Vallerantz eramango gaitua (8′)
Valleko plazatik mendira doan norabidean ibili behar dugu, taberna eskuman utziz.
Ondoren asfaltatu izatetik bidexka bihurtzen den bidea hartuko dugu.
Bide hori harrobi abandonatu baten goialderantz doa, La Serna izenarekin ezagutzen dugun lekutik pasatuz. Behin La Serna igarota, (P6) gailurrerantz joango gara (14′)
Hemendik aurrera bidea jarraitu baino ez dugu egin behar Serantes mendiko gailurrera iristeko (45′)
Gailurretik Santurtzira jaitsiko gara (30′) lehenengo ibilbidea jarraituz.
Ez galdu Santurtzin gozatu ditzakezun ekitaldi, jarduera eta esperientziei buruzko berriak.
Aprobetxatu gure deskontuak afari, erosketa edo ostatuetarako, eta irabazi sariak gure lehiaketa eta zozketekin.
Hori guztia Santurtzin ezin hobeto pasatzeko.
Santurtzik itsasoaz eta mendiaz, hiriko jarduerez eta naturaz gozatzeko, sasoiko arrainik onenak dastatzeko, txingarretan egindako sardina goxoak dastatzeko eta pintxo gozoak dastatzeko aukera ematen du.
Bizkaian zurezko arrantza-itsasontzietan geratzen den azkenetakoa ere bisitatu ahal izango duzu, bai eta Itsasoa Museoa ere. Bertan, gure esentzia eta itsas arima ezagutuko dituzu, eta antzeztutako arrain enkanteetara joan zaitezke.
Edo, nahiago baduzu, senti ezazu balea bat zugandik metro gutxira, eta hunkitu zure bizitzan izango duzun esperientzia onenetako batekin.
Itsasoratu gure belaontzi-irteerekin, edo alokatu espazio bat zure musika-emanaldirako edo zure elkarterako.
Etorri Santurtzira, itsas-zaporea duen herri eder eta abegitsu bat izango duzu zain.
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-analytics | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics". |
cookielawinfo-checkbox-functional | 11 months | The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional". |
cookielawinfo-checkbox-necessary | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary". |
cookielawinfo-checkbox-others | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other. |
cookielawinfo-checkbox-performance | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance". |
viewed_cookie_policy | 11 months | The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data. |