fbpx
PLANAK SANTURTZITIK GERTU
SANTURTZI-URDAIBAI
46,5 km-ra | Egun osoa

URDAIBAI AUTOZ

Santurtzitik abiatuko gara A8 autobidea hartuta aireporturako noranzkoan. Mungiarako noranzkoan jarraituko dugu eta 35 minutu igaro ostean Bakiora iritsiko gara. Han, hondartzaren ondoko pasealekuan ibil gaitezke.

Mendebaldeko muturretik Gaztelugatxeko San Juan ikus daiteke, ausarta Kantauri itsasoan sartzen.
Kostaldetik sigi-saga igotzen den errepidetik jarraituko dugu. San Joan begiratokira iritsi aurretik, San Pelaio ermita erromanikoa nabarmentzen da.


San Juan bisitatzeko erreserba egin behar da, batez ere udan.


Hala ere, errepide ondoan begiratoki batzuk daude, eta bertatik, leku ikusgarri honen edertasuna eta euskal kostalde malkartsua ikus daitezke.

Aurrerago, Matxitxako lurmuturraren ondoan geldialdi bat egitea gomendatzen dugu, itsas hegaztiak ikusteko lekurik onenetako bat, eta, zorte pixka batekin, urrutian baleren baten ufada ere bai.

Bermeon, giro alaia duten alde zahar eta arrantza-portuan ibiliko gara, talaiaren inguruan (kostaldeko begiratokia).
Kontserba-enpresa batzuek bisitaldiak eskaintzen dituzte beren instalazioetara.

Bermeotik Urdaibai Biosfera Erreserban sartuko gara. Euskal kostaldeak eta Euskadik eskaintzen diguten paisaia naturalik onenetakoa.

URDAIBAI, RUTA DESDE SANTURTZI
URDAIBAI, RUTA DESDE SANTURTZI

Mundakan alde zaharra eta portu txikia bisitatuko ditugu. Honen ondoan, kostaldea eta, nola ez, mundu osoan ezaguna den bere olatua ikus daitezkeen begiratoki batzuk daude. Berezia da ezkerrerantz apurtzeagatik, eta altxor bat da munduko hainbat lekutatik datozen surflarientzat.

Erreserba Gernikarantz egiten jarraituko dugu, Ekoetxea, Euskadiko biodibertsitate zentroa, bisitatuz Madariaga Dorretxean.

Gain batean dago, eta, beraz, leku ezin hobea da itsasaldien aldaketak eragindako paisaia aldakorraz gozatzeko.

Gernikara joango gara Batzar Etxea bisitatuz, Bizkaiko eta euskal herritarren askatasun tradizionalen ikur den haritz enblematikoa buru dela.

Gernikan, Henry Moore eta Eduardo Chillidaren eskulturak biltzen dituzten Euskal Herriko Museoa eta Europako Herrien Parkea bisitatzeko aukera izango dugu.

Eta, jakina, Bakearen Museoa, bakeari eta giza eskubideei buruzko hausnarketa egiteko.

Astelehena bada, Merkatura hurbildu ahal izango gara. Bertan, baserritar ugarik (nekazariek) beren baratzeetatik jasotzen dituzten sasoiko produktuak saltzen dituzte astero.

Informazio gehiago

BiziBermeo
Mundaka Turismo
Gernika Turismo

Ibilbideko puntuak

  • Santurtzi
  • Gaztelugatxeko Doniene
  • Matxitxako lurmuturra
  • Bermeo
  • Mundaka
  • Gernika
  • Santurtzi

Jarduera gehiago Santurtzin

Pesquero Agurtza, Santurtzi

Agurtza itsasontzi-museoa

Itsasontzi-museo eta arrantza-teknikaren interpretazio-zentro bihurtuta, iparraldeko hegaluzea arrantzatzeko artea eta arrain preziatu hori kontserbatzeko modua aurki daitezke. Atunontzi hori Bizkaian dagoen bakarra da.
Santurtzi Itsasoa Museoa -El Museo del Mar

Bisita gidatuak Itsasoaren Museora

Itsas Museoak, Santurtzi Itsas Museoak, modu original eta egokituan interpretatzen du Santurtziren eta bertako itsasgizonen historia, eta gure kostaldeak mendeetan zehar izan duen eraldaketa ulertzen laguntzen du.
Santurtzi, El Bote Tours

Bote Tours

Ontziratu Bote Toursen eta gozatu esperientzia paregabeaz Bilbo, Getxo, Portugalete eta Santurtzi udalerriak bisitatuz.
Ver ballenas en Santurtzi

Baleak begiztatu

Santurtzin gozatu dezakezun esperientziarik hunkigarrienetako bat balea bat metro gutxira sentitzea da.
Spa Kabiezes, Santurtzi

SPA Santurtzi

Santurtziko SPA, igerilekua, jacuzzia, zirkuituak, tratamenduak, masajeak eta lehen mailako ekipamendua dituena.
Desde Santurtzi hasta el Puente Bizkaia

Bizkaia zubia

Abiatu Santurtzitik Bizkaia zubiraino. Zubi hori mota horretako lehena munduan da... eta ibiltzen jarraitzen du.