La Arena hondartzaraino iristea proposatzen dizuegu, Zierbenako portutxoan geldialdi bat eginez. Bilboko portuaren eraikuntzaren ondorioz eraldaketa handia jasan duen arren, bere xarma tradizionalari eusten dio, bere arrantza-ontziekin eta laketontziekin.
7 minutura, autoz, La Arena hondartza dago, Zierbena eta Muskiz udalerrien artean, eta gure eskualdeko gune natural garrantzitsuenetako bat da.
Ia kilometro bat luze da, eta hondartza ezin hobea da surfa eta uretako beste kirol batzuk praktikatzeko, edo, besterik gabe, hondartzan paseatzeko.
Bertako uren zakartasunagatik, hondartza, Kantauri isurialde osoko surfa praktikatzeko tokirik garrantzitsuenetakotzat hartzen da.
Gainera, hainbat zerbitzu eta berdegune eta aisialdi-gune ditu, eta, horien bidez, aisialdiaz gozatzeko gune pribilegiatua da urteko sasoi guztietan.
Barbadun ibaiaren bokalean dagoen zubia zeharkatuta, hondartzaren mendebaldeko muturrean, Pobeña auzora iritsiko gara. Eta hortik, Itsaslurrera sartuko gara.
Meatzaritzaren trenbide zaharra da, gaur egun pasealeku bihurtua, Muskizko Pobeña eta Cobaron auzoak lotzen dituena.
Bere ikuspegien magiak, bere itsaslabar handien gainean apurtzen duten olatu bortitzek eta meatze iraganaren aztarnek bide berde hau leku magiko bihurtzen dute.
NOLA HELDU
- Autoz 20′ N-639 eta Bi-3794
- Bizkaibuseko A3321 autobus-linea hartuta, 30′ mknutura
- Bizikletaz, Santurtzi (Kabiezes) eta hondartza lotzen dituen bidegorriaren bidez. 9,8 km – –WIKILOC