fbpx
SANTURTZI

ITSAS MUSEOA

Visit Santurtzi
Santurtzi

ITSAS MUSEOA

Santurtzik eta itsasoak arlo guztietan izan duten lotura hurbildu nahi die kanpotarrei eta bisitariei, lanean, kulturan, arlo sozialean eta ludikoan, itsas ondarearen parterik garrantzitsuena pertsonak direla ahaztu gabe.

Ikus-entzunezko euskarri batzuek, ibilbidean zehar, erakusten dute santurtziarrek itsas-eremuarekin nolako lotura izan duten 1600etik gaur egunera arte.

Bilboko itsasadarrera sartu eta handik irteteko “hondarrezko barra” beldurgarriak itsasontziei jartzen zizkien oztopoak gainditzeko lemariek burutzen zuten lan garrantzitsua eta arazo horri eman zitzaion irtenbidea ezagutu ahal izango dituzte bisitariek.

Santurtzi Itsasoa Museoa -El Museo del Mar
Santurtzi Itsasoa Museoa -El Museo del Mar

Interpretazio Zentroa

Interpretazio zentroan honako hauek erakusten ditu: itsaso hauetan zebiltzan kortsario eta piraten bizitza, XVI. mendearen erdialdean Santurtziko kontrabandista ezagunenetako baten ibilerak, estropaden jatorria edo udalerrian traineruek duten tradizioa.

Eta jakina, Santurtziko ikurrik garrantzitsuenetako bat ahaztu gabe, sardinerak, arrainontzien zain egoten ziren eta itsasadar osoan, bai eta Plentzia edo Balmaseda bezalako herri urrunetan ere, arraina saltzen ibiltzen ziren emakume bizkorrena.

Publiko guztientzat egokitua

Familientzat, itsas tailerrez eta jarduerez gain, ibilbide ludiko bat eskaintzen du, non txikienak pista bila baitoaz eta ezusteko batekin amaitzen diren probak gainditzen baitituzte.


Gune horrek hainbat hizkuntzatan bisitatzeko aukera ematen du (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez), eta dibertsitate funtzional fisikoa, entzumenekoa, bisuala, intelektuala eta organikoa duten pertsonentzat egokituta dago.

 

Santurtzi Itsasoa Museoa -El Museo del Mar
Santurtzi Irsas Museoa Museo del mar
Ingurune segurua

Santurtzi Itsas Museoa Interpretazio Zentroak kanpo-ebaluazio neketsua egin du, neurri egokienak hartzeko eta zerbitzu segurua eskaintzeko protokolo bat duela egiaztatzeko.
“SCTE-Destino Seguro” zigilua lortu du, Turismoko Estatu Idazkaritzak eta Basquetourrek (Turismoaren Euskal Agentzia) bultzatuta.

Ematen ditugun zerbitzuak

Santurtzi Itsas Museoa jarduera ugari egin, ikasi eta goza dezakezun espazio bizia da.

Egin klik zure jarduera gustukoenean eta erreserbatu lekua!

Audiogidatutako bisitak
Orokorrak eta taldeentzat hitzartuak
Bisita
antzeztuak
Arrain-enkante baten antzezpena
Hezkuntza-bisitak
Hezkuntza-bisiten programaren barruan
Itsas
tailerrak
Itsasoari buruz ikasi itsas tailerrekin
Ekitaldietarako
gunea
Instalazioen
alokairua

Jarduera eta esperientzia gehiago

Visit Santurtzi

Antzeztutako bisitak

Santurtzi Itsas Museoak harrituko zara arrain-enkantearen antzezpena ikustean. Ezagutu gure itsas-iragana antzeztutako bisitetan!
Nordic Walking en Santurtzi

Serantes mendiko bisita gidatua

Kantauri itsasoaren eta Abrako badiaren kostaldeko talaia bikaina da. Bilboko itsasadarraren, Santurtzi udalerriaren beraren, Portuaren, inguruko mendien eta kostaldearen gaineko paisaia aldakor batez gozatzeko puntu paregabea da.
Iglesia de San Jorge, visitas guiadas en Santurtzi

Map’s voice

Mapa baten gainean, bisita daitezkeen lekuen kokapena eta deskribapena eta horiek ikusteko ibilbideak zeintzuk diren jakin ahal izango duzu.
Pantalán gratis en Santurtzi

Kaia turistikoak

Santurtzira zure itsasontzian iristen bazara, gure kaian amarratzea guztiz doan eskaintzen dizugu.
Salidas a la mar en Santurtzi

Nabigatzeko lizentzia

Santurtzin bisitan bazaude, nabigazio-lizentzia egun pare batean lortzeko aukera baliatu dezakezu
Santurtzi Itsas Museoa

Itsas tailerrak

Santurtzi Itsas Museoak helduei eta familiei zuzendutako tailerrak eta jarduerak antolatzen ditu.