fbpx
Salidas a la mar en Santurtzi
Santurtzi Turismo

Eguneko itsasaldia belaontzian Castro Urdialesera

Egun osoko itsasaldi erregularrak belaontzian Santurtzitik Castro Urdialesera. Gozatu egun ahaztezin batez belaontzian.

Itsasaldi erregularrak belaontzian Santurtzitik. Santurtziko portutik 10:30ak aldera abiatuko gara Castro Urdialesera..

3 orduko itsasaldia izango da eta ontzian hamaiketakoa hartuko dugu. Itsasaldian, ontzi-lanetan eta belak eta lema maneiatzen lagundu ahal izango dute bidaiariek. Zortea badugu, izurderen bat ikus dezakegu. Xaxiango arrantza ere egin ahal izango duzu.

Castro Urdialesera helduta, hondartzan bainua hartu, trago eta pintxo batzuk hartu eta alde zaharreko jatetxeren batean edo ontzian bertan bazkaltzeko denbora izango duzu.

17:00etan Castro Urdialesetik atera eta Santurtzira 20:00etan helduko gara, gutxi gorabehera. Itzultzean ere mokadutxoren bat hartu ahal izango dugu.

Comprmiso calidad turística

Eguraldiari egokitutako arropa eta beltza ez den zoladun zapatak janztea gomendatzen da.

Informazio gehiago

Náutica Galea
Santurtziko kirol portua
636574679
  • Maitzak 27
  • Ekainak 17
  • Uztailak 8
  • Abuztuak 26

*Kontsultatu beste data batzuk

 

Egun osoa, 10:45etatik 20:00etara

95€

Jarduerak eta esperientziak Santurtzin

Pesquero Agurtza, Santurtzi

Agurtza itsasontzi-museoa

Itsasontzi-museo eta arrantza-teknikaren interpretazio-zentro bihurtuta, iparraldeko hegaluzea arrantzatzeko artea eta arrain preziatu hori kontserbatzeko modua aurki daitezke. Atunontzi hori Bizkaian dagoen bakarra da.
Santurtzi Itsasoa Museoa -El Museo del Mar

Bisita gidatuak Itsasoaren Museora

Itsas Museoak, Santurtzi Itsas Museoak, modu original eta egokituan interpretatzen du Santurtziren eta bertako itsasgizonen historia, eta gure kostaldeak mendeetan zehar izan duen eraldaketa ulertzen laguntzen du.
Santurtzi, El Bote Tours

Bote Tours

Ontziratu Bote Toursen eta gozatu esperientzia paregabeaz Bilbo, Getxo, Portugalete eta Santurtzi udalerriak bisitatuz.
Ver ballenas en Santurtzi

Baleak begiztatu

Santurtzin gozatu dezakezun esperientziarik hunkigarrienetako bat balea bat metro gutxira sentitzea da.
Spa Kabiezes, Santurtzi

SPA Santurtzi

Santurtziko SPA, igerilekua, jacuzzia, zirkuituak, tratamenduak, masajeak eta lehen mailako ekipamendua dituena.
Desde Santurtzi hasta el Puente Bizkaia

Bizkaia zubia

Abiatu Santurtzitik Bizkaia zubiraino. Zubi hori mota horretako lehena munduan da... eta ibiltzen jarraitzen du.