fbpx
Santurtzi logo

Urte berria eta programazio berria Serantes Kultur Aretoan 2022an

Ikuskizun programazio berria Serantes Kultur Aretoan 2022ko lehen seihilekoan.

Ia hogei ikuskizun Santurtzin publiko guztientzat

2022a hasi da eta berarekin batera, Serantes Kultur Aretoaren sei hilean behingo programazioa erakutsi nahi dizugu.

Oso sasoi berezia izaten jarraitzen badu ere, kalitate handiko 19 obra eskainiko dizkizugu, askotarikoak eta prezio merkean.
Aldi honek oso berezia izaten jarraitzen du, baina horrek ez du esan nahi kalitate handiko 19 obra eskainiko dizkizugunik, oso askotarikoak eta prezio benetan eskuragarrian.


Publiko guztientzat


Helduentzako obrak 8 eta 30 euro arteko prezioan eskainiko dira,  eta familian gozatzeko, ez ditugu etxeko gazteenak ahaztu nahi; hortaz, asteburuetako matinalak izango dira, 2 eta 4 euro arteko prezioan.

Kultura seguruaren aldeko apostua

“Santurtzin eszena-programazioaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi dugu, orain arte bezala, ez baitu etenik izan. Gure apustua kultura seguruaren aldekoa da, eta horregatik, programazioa unean-unean indarrean dauden murrizketetara egokitzen dugu. Baina ez diogu programatzeari utzi nahi, herritarrei kalitatezko kultura-agenda eskaini nahi diegulako”, adierazi du Itsazain Ortolatxipi Kultura Zinegotziak.

 

Compra de Entradas

Sarrerak Serantes Kultur Aretoko txarteldegian eros ditzakezu edo webgunean hemen.

Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa teatro

Hemen duzu 2022ko urtarriletik maiatzera bitarteko programazioa zehatz-mehatz


Urtarrilaren 14an– “Castelvines y Monteses“. Hamahiru antzezle Lope de Vegaren bertsoak bere egin eta maitemindu egingo dira, eta geu ere maiteminduko gaituzte gorputza mugitzeko eta kanturako zein musika-tresnetarako erakusten duten abilezia eta dotoreziarekin, zeinen bidez Julia eta Roselo, Celia eta Marin, Dorotea eta Anselmoren arteko gorabeherak denbora errealean girotzen dituzten.


Urtarrilaren 22anJulia Medinaren kontzertua. Cadizeko kantariak “Epicentro” bere lan berria aurkeztuko digu, Estatuko pop-musikako kantautore garrantzitsuenetako bat dela erakutsiz.


Urtarrrilaren 27an– “Nire semea pixka bat motelago dabil soilik“, (euskaraz). Fernando Bernuések zuzenduko du Ivor Martinic-en testua.  Míak ama, aita, alaba eta batez ere Branko semea zaintzen ditu. Semeak endekapenezko gaixotasuna du eta gaur beteko dituenez 25 urteak, familiak jaia antolatu dio.


Urtarrilaren 28an– “La máquina de Turing“. 1952an Turing irakasleak salaketa jarriko du Manchesterreko polizia-etxean lapurreta bat dela eta. Baina  gertakaria ez zaie zerbitzu sekretuei oharkabean pasatuko eta ikertzen hasiko dira. Orduan jakingo dute Turing gizon ezohiko eta xarmagarria dela.


Otsailaren 4an– “Yerma“. Bera Bilboko artista ezaguna da. Senarra negozio-gizon arrakastatsua. Ahizpa bizitzaren gorabeheretan katramilatutako emakumea. Ama inoiz maitasun-keinu txikiena ere erakutsi ez dion andra. Eta maitale ohia inoiz ama izateko aukera ekar ziezaiokeen gizona. Halakoa da Bera, protagonista.


10 febrero – “Lehendakari Gaia” (obra en euskera). El presidente recién elegio se está preparando para el discurso de inauguración; al final del día, sin embargo, surgirá un problema. El hecho de dar un discurso en público le provoca un Otsailaren 10ean– “Lehendakari Gaia” (euskaraz). Lehendakari hautatu berria inaugurazio-hitzaldirako prestatzen ari da. Baina egunaren amaieran arazoa sortuko da, publiko aurrean hitzaldi bat emate hutsak tik itsusi eta jasanezina eragingo dio-eta. Jakinez gero, ekitaldi garrantzitsu hori hondatuta gera zitekeen.


Otsailaren 18an– “Señora de rojo sobre fondo gris“. Lanbidean urte ugari daramatzan margolari bat sormen-krisialdian dago murgilduta. Berarentzat munduko dena zen emaztea ezustean hil zitzaionetik, ia ezin izan du berriro pintatu. Miguel Delibesen lan hori José Sámanoren zuzendaritzapean eskainiko da eta José Sacristán ikusiko dugu aktore nagusi gisa.


Otsailaren 25ean– “Nabucco“. Lau ataletan banatutako opera, Giuseppe Verdik konposatua eta Itun Zaharrean eta Francis Cornuek eta Anicecete Bourgeoisek idatzitako Nabuchodonosor obran oinarritua.

Martxoaren 10ean– “Altsasu” (euskaraz). 2016ko urriaren 15eko ordu txikietan Altsasuko Koxka tabernako sarreran gertatutakoak azaltzen ditu.


1Martxoaren 11n– “Eva contra Eva“, Joseph L. Mankiewiczen “Eva al desnudo” lan klasikoan oinarritutako antzezlana, non Ana Belen, Mel Salvatierra, Javier Albala, Manuel Moron eta Ana Goya ikusiko ditugun lanean.


Martxoaren 24an– “Fake” (euskaraz). Urte Zaharra da eta familiartean geratzen zaien bizitzaren lehenengo eguna dela ospatzen ari dira. Baina plantak egiten ari dira, dena antolatu baitute kanpai-hotsak entzun aurretik amama oheratu dadin. Amarrua baino ez da, denok benetan diren moduan agertu eta nahi duten moduan jokatzeko. Eta orduantxe hasiko dira arazoak.


Martxoaren 25ean– “Cabezas de cartel“. Lan honek balio etikoak eta norberak garrantzitsu sentitzeko duen premia aurrez aurre jarriko ditu


Apirilaren 1eanCeltas Cortosen kontzertua. 30. Urteurrena ospatuko dute “Solo recuerdo lo bueno, de lo malo nada” diskoaren bidez.


Apirilaren 7an– “Alderray pertsonaien ehiztaria” (euskaraz). Alderray argazkilaria da, gero eta zaharkituago ikusten du bere burua eta kostata lortzen du pertsonaiak “ehizatzea”. Diru-premia gorrian dago, zor duena ordaindu ezean, pentsioko jabeak etxetik bidaliko du eta. Batetik, far west-eko tranpero baten irudia ekarriko digu gogora; baina bestetik, argazki-makina disparatzeko beti prest duen berriemaile bat dirudi.

Apirilaren 22an– “Los que hablan“, Luis Bermejo eta Malena Alterioren eskutik.


Apirilaren 23an– “Losers“. Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia Manuel eta Sandra dira. Berrogeina urte inguru dituzte, eta gizartearen arabera, adin horretan izan beharko luketen ezer ez dute; horregatik, beren burua galtzailetzat dute.


Maiatzaren 6an– “Ariadna (al hilo del mito)“. Dantza-ikuskizuna. Ariadna antzinako beldur eta desioak eta dantza, kantua eta ukitua aurrez aurre jarriko dituen mito baterainoko bidaia flamenko bat da, tragedia grekoaren kutsuko poesia doinuan eskainia.


Maiatzaren 13anIsmael serranoren kontzertua, non betiko kanta ezagunekin batera, “Seremos” disko atera berriaren abestiak ere eskainiko dituen.


Maiatzaren 20an– “Hnuy illa“. Kukai Dantza Taldeak eta Tanttakak 2008an elkarlanean sortutako dantza-ikuskizuna da, 2020an berrikusi eta eguneratua. Olerkiak, dantza, ikus-entzunezkoak eta musika uztartuko dira oholtzan, ikuskizun ezin ederrago batean.

Eta etxeko txikienentzat:

  • Urtarrilaren 16an – “Perez Sagutxoa”. Antzezlana. Adin gomendatuta: 3-10 urte.
  • Urtarrilaren 23an – “Bihurri, etxetik kale gorria”. Zinea. Adin gomendatuta: 3-10 urte.
  • Urtarrilaren 16an – “Zuhaitzak landatzen zituen gizona”. Antzezlana. Adin gomendatuta: 3-10 urte.
  • Otsailaren 6an – Turuleka Oiloa”. Zinea. Adin gomendatuta: 3-10 urte.
  • Urtarrilaren 13an – “Leihoak”. Antzezlana. Adin gomendatuta: 3-10 urte.
  • Otsailaren 20an – “D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak”. Zinea. Adin gomendatuta: 3-10 urte.

Erlazionatutako argitalpenak

Food truck Santurtzi

Food Truck Santurtzin

Apirilaren 8an berriro izango da gurean Food Truck Santurtzi. Nazioarteko azoka gastronomikoa asteburu osoan, eta hainbat jarduera gozatzeko.

Hiriko artea Santurtzin Keroren eskutik

Kero Santurtziko graffiti- eta mural-egile baten tag edo sinadura da, ume-umetatik ordu luzez marrazkigintzan aritu dena.

BLG/BORSIG-12 lokomotorra

Gure eskualdeko burdinaren industriaren jatorria topatzeko Garai Modernoa hasi aurretiko bost edo sei mende egin behar dugu atzera.

EMAN IZENA GURE BULETINEAN

Jaso gure berriak e-mailez

Ez galdu Santurtzin gozatu ditzakezun ekitaldi, jarduera eta esperientziei buruzko berriak.

Aprobetxatu gure deskontuak afari, erosketa edo ostatuetarako, eta irabazi sariak gure lehiaketa eta zozketekin.

Hori guztia Santurtzin ezin hobeto pasatzeko.

Santurtzi logo

Itsas zaporea


Santurtzik itsasoaz eta mendiaz, hiriko jarduerez eta naturaz gozatzeko, sasoiko arrainik onenak dastatzeko, txingarretan egindako sardina goxoak dastatzeko eta pintxo gozoak dastatzeko aukera ematen du.

Bizkaian zurezko arrantza-itsasontzietan geratzen den azkenetakoa ere bisitatu ahal izango duzu, bai eta Itsasoa Museoa ere. Bertan, gure esentzia eta itsas arima ezagutuko dituzu, eta antzeztutako arrain enkanteetara joan zaitezke.

Edo, nahiago baduzu, senti ezazu balea bat zugandik metro gutxira, eta hunkitu zure bizitzan izango duzun esperientzia onenetako batekin.


Itsasoratu gure belaontzi-irteerekin, edo alokatu espazio bat zure musika-emanaldirako edo zure elkarterako.


Etorri Santurtzira, itsas-zaporea duen herri eder eta abegitsu bat izango duzu zain.