fbpx
Santurtzi logo

Serantes mendia, jendarteari irekia

Santurtziko Turismo Bulegoak bisita irisgarriak antolantzen ditu, mugikortasun urriko pertsonek altxor natural honetaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Serantes mendiak, Santurtziko kostaldeko zaindari bikainak, bista panoramiko ikusgarriak ez ezik, eskualdeko aberastasun natural eta historikoan murgiltzeko aukera ere eskaintzen du. Esperientzia hau denon eskura egongo dela bermatzeko, Santurtziko Turismo Bulegoak bisita irisgarriak antolantzen ditu, mugikortasun urriko pertsonek altxor natural honetaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Hesirik gabeko Serantes mendia ezagutzen

Imajinatu Serantes mendiaren ikuspegi bikainaz gozatzea mugikortasunaren erronkez kezkatu gabe. Santurtziko Turismo Bulegoak eskainitako bisita egokituei esker, esperientzia hau mugikortasun murriztua duten pertsonentzat da orain.

Bisita Santurtziko erdigunean hasiko da eta bertan minibus egokitu batek partehartzaileak jasoko ditu. Ondoren, Torreoiraino igoko da, alboan begiratoki gunea egokitu delarik. Puntu honetan bisitak jarraituko du, panoramika ikusgarriaz gozatzeko denborarekin. Gotorlekura jaitsiko gara, bisita osatzeko eta naturgune honetaz gozatzeko.

Erosotasunez eta segurtasunez bidaiatuz

Visit Santurtzi

Minibusak beharrezko erosotasun guztiekin hornituta daude bidaia segurua eta erosoa bermatzeko. Sarrera arrapalak eta gurpil aulkientzako espazioak, xehetasun guztiak kontuan hartu dira ibilbide osoan zehar bidaiarien erosotasuna eta segurtasuna bermatzeko.

Tokiko adituek gidatuta

Bidaian zehar, Serantes mendiko historiari, florari eta faunari buruzko ezagutzak partekatzen dituzten tokiko adituek bidaiariei laguntzen diete. Esperientzia aberasgarri horrek hezkuntza eta kultura dimentsioa gehitzen dio abenturari, eta aukera ematzen die bisitariei eskualdeko aberastasun naturala eta kulturala sakonago ezagutzeko.

Visit Santurtzi

Esperientzia ahaztezina guztiontzat

Serantes mendira doan egindako bisita hauek esperientzia ahaztezina dira partehartzaile guztientzat. Ospatu naturaren edertasuna eta aniztasuna ostopo fisikoez arduratu gabe, eta bat egin Santurtziko Turismo Bulegoarekin Serantes mendiaren tontorrerako bidaia zirraragarri honetan.

Larunbatero 10:00etan itxaroten zaituztegu!

Erlazionatutako argitalpenak

Sardinera eguna

Aurten sardinera eguna urriaren 5an izango da. Agortezinak, saiatuki eta gogotsu garraiatzen zituzten gure etxeetara beren merkantziarik preziatuena, sardinak.

Visit Santurtzi

Ondarearen Europako Jardunaldiak Santurtzin

Bideak, sareak eta loturak: 2024ko Ondarean Europako Jardunaldien gaia. Ondarea hura moldatu duten kanpoko eraginen adirezgarria ere bada.
Visit Santurtzi

Sardinaren Sasoia Santurtzira heldu da!

Une ezin hobea bisitatzeko, gozatzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko. Besoak zabalik eta txingarrak piztuta izango gaitzu zain!