Urteko 365 egunetan, Santurtzitik paseatzen, bi irudi etortzen zaizkigu burura: arrain freskoa, itsasotik atera berria, eta sardina-saltzaile nekaezinak, salmentan adituak.
Emakume horien omenez, urtero ikusmin handiz itxaroten zaio Sardina-egunari, non bertakoek, gertuko udalerrietako eta urruneko bisitariek, hainbeste sufritutako lana goraipatzen duten.
Aurten sardinera eguna urriaren 5an izango da.
Agortezinak, saiatuki eta gogotsu garraiatzen zituzten gure etxeetara beren merkantziarik preziatuena, sardinak.
Sardina-saltzaileak errekonozimendua merezi du, eta itsas herrian isuritako bekokiaren tanta bakoitza eta sakrifizio-espiritua goraipatzeko aukerarik onena da.
Aurten, gainera, Musika Bandan parte hartu zuten emakumeek egindako ahalegina aitortuko dugu, gure udalerrian musika eta kultura zabaltzen aitzindariak izan baitziren.