Udaren etorrerarekin batera, Santurtzi urteko garai gogoangarrienetako baterako prestatzen da: Sardina sasoia. Arrain txiki hau, hain xumea eta apala, gure mahai eta kaleetako protagonista bihurtzen da, tradizioa, zaporea eta alaitasuna dakartzala berarekin. Gastronomia maite baduzu eta benetako esperientzia baten bila bazabiltza, ezin duzu sasoi hau galdu!
Historia apur bat
Sardinaren arrantza tradizio handikoa da Santurtzin. Antzinatik, bertako arrantzaleek Kantauri itsasoko uretan arrantzatu dute, sardinarik onenak lehorrera eramanez. Tradizioa ez da soilik bizirik mantentzen, urtero grina eta dedikazio berdinarekin berritzen da.
Santurtzin, sardinaren arrantza sasoia udaberriaren amaieran hasi eta uda osoan zehar izaten da. Sardinak unerik onenean daude, zapore fresko eta benetakoena eskainiz. Hilabete hauetan herriko arrantzaleek gogor lan egiten dute sardina onenak lehorreratzeko, gero ekitaldi eta ospakizun ugarietan gozatzeko.
Zergaitik da sardina hain berezia?
Sardinak gozoak izateaz gain, osasuntsuak ere badira. Aberatsa da omega-3 gantz azido, proteína, vitamina eta mineraletan. Zapore paregabea eta ukitu samurra dituzte eta ezin hobeak dira sukaldaritzako era guztietako prestakinetarako.
Sardinaren Eguna eta Sardinada Herrikoiak
Deboraldiko unerik aipagarrienetako bat Sardinaren Eguna da (uztailaren 12a). Ospakizun horretan, jai giroan elkartzen dira bertokoak eta bisitariak. Ekitaldi honekin, Santurtziko zaindariaren jaiei, Karmengo jaiei, hasiera ematen zaie. Egun horretan, Santurtzi jardueraz, musikaz eta, jakina, sardina erreez betetzan da.
Sardinada herrikoiak funtsezkoak dira ospakizun honetan. Sardinak aire zabalean erretzen diren ekitaldi komunitarioak dira, ardo onaz, musikaz eta jai giroaz lagunduta. Ez galdu horietako batean partehartzeko eta benetako abegikortasun santurtziarraz gozatzeko aukera.
Zatoz eta bizi esperientzia!
Santurtzin sardinaren sasoia gure kulturaren, gastronomiaren eta gure komunitatearen ospakizuna da. Une ezin hobea bisitatzeko, gozatzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko. Besoak zabalik eta txingarrak piztuta izango gaitzu zain!