fbpx
Santurtzi logo

Sardinak txingarretan

Ezagutu nola egin sardinak plantxan, Santurtziar erara, hatzak miazkatuko dituzun. Hamarreko sardinak!

Hemen ikasiko duzu zelan egin sardinak txingarretan, Santurtzin prestatzen diren bezala. Ikusiko duzu, hatzak miazkatzeko modukoak dira.

Kantauri itsasoan ez dira urte osoan egoten. Denboraldia ekainean hasi eta azaroan amaitzen da, baina gozo-gozoenak Karmengo jaien bueltan arrantzatzen dira, uztailaren erdi aldean.

Sardinak freskoak direnean, zilar kolore distiratsua dute, begi argiak eta odolik ez. Gainera, gorputza tente eta zakatzek kolore gorri bizi-bizia izaten dute.

Harrapatu eta bizpahiru egunera freskotasuna galtzen dute, eta kiratsa darie.

Osagaiak

  • Sardina freskoak eta kalitatezkoak, ez oso handiak eta ez oso txikiak.
  • Gatz lodia


Prestaketa

Lehenengo eta behin, txingarrak prestatu behar dira.

Txingarrik onenak egurrezkoak dira, baina batzuetan ez da erraza inguruan izatea eta ikatz begetala erabili behar da.

Sua piztu, eta garrei indarra galtzen utziko diegu, txingarrak soilik geratu arte. Garrik bada, edo txingarra ez badago nahiko “heldu”, apur batean itxaron beharko dugu; bestela, garra atera eta sardinak erre daitezke eta.

Sardinak osorik prestatuko ditugu, garbitu barik eta ezkatak kendu barik, txingarretan dauden bitartean haragia babes dezaten. Gatza botako diegu.

Paila (horrelaxe deitzen zaie Santurtzin arranparrilei) ikatz-txingarretatik oso gertu jarriko dugu eta sardinak lerroan bere gainean.

Sardinen isatsa txigortzen hasten denean, jateko prest egongo dira. Alde bietatik gatz lodia bota eta ogi-xerra baten gainean aterako ditugu.

Prestatu berri jan behar dira eta jakina, eskuekin. Alde batetik burutik helduz eta bestetik sardinaren trontzoaren zati bat. Zuzenean ahora eta euren zapore paregabea gozatzera.

Txakolinarekin janda askoz ere gozoagoak dira (JD Bizkaiko Txakolina”).

Erlazionatutako argitalpenak

Ven en Semana Santa 2023 a Santurtzi

2023ko Aste Santua

Aurtengo Aste Santuan ez geratu etxean. Santurtzin zenbait plan dituzu zain itsasoaz eta itsas aldeko herriaz gozatzeko.
Visit Santurtzi

2023ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Martxo osoan Euskal Kostaldeko Museoen Hilaren harira, zenbait ekitaldi egingo dira. Sarea osatzen duten 38 museo eta interpretazio-zentroek bisita gidatuak, tailerrak...
Santurtzi Carnaval marinero

SANTURTZIK ITSAS INAUTERIA OSPATUKO DU OTSAILAREN 25ean

Otsailaren 25ean Santurtziko kaleak kolorez jantziko dira herrian egingo diren itsas-inauteriak ospatzeko.