fbpx
Santurtzi logo

Santurtzi marinela, planak Bilbotik gertu

Gaur, Santurtzi ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu, non itsasoaren zaporeek eta itsas izaera nahasezinak harrituko baitzaituzte.

“Udaberri honetan, deskubritu kutsu marinela duten planak”

Gaur, Santurtzi ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu, non itsasoaren zaporeek eta itsas izaera nahasezinak harrituko baitzaituzte. Bilbotik trenez edo metroz 20 minutura, lagunekin edo familiarekin egun batez gozatzeko plan perfektua eskaintzen dizugu.

“Santurtzitik Bilboraino, itsasadarraren bazterretik…”

Santurtzira heltzea oso erraza da; trena edo metroa aukeratu dezakezu, edo El Bote hartu itsasadarra gozatzeko gure industria-iragana ezagutuz. Portugaleten lehorreratu eta itsas pasealekua hartzea proposatzen dizugu, Bizkaia Zubia (UNESCOk Gizateriaren Ondarea) izenaz ezagutzen duen zubiaren begiradapean.

Murgildu gure historian atunontzi baten barruan

5 minutu eskasera, egurrezko azken ontzietako bat dago, arrantza tradizionalekoa, Agurtza atunontzia. Museo-ontzi bihurtuta, bisita gidatuetan hegaluzearen iparraldeko arrantza-teknika eta gure arrantzaleen bizimodua ezagutzeko aukera izango duzu, emakumeen lan garrantzitsua ahaztu gabe.

Badia osoa ikusi jauregi zoragarri batetik

Handik minutu gutxira, pasealekutik desbideratzea gomendatzen dizugu, Belle Epoque garaiko Oriol jauregira hurbiltzeko. Abrako badiaren gaineko ikuspegi paregabeaz gain, eraikinaren kanpoaldeak mende hasierako arkitektura dotorea erakusten du, burgesia hasiberriaren udako ingurune honetan nagusi zena.

MAP’S VOICE SANTURTZI tresnak zure ibilbidean xehetasun gehiago ezagutzeko aukera emango dizu.

Berriro ere itsas pasealekuan, garai batean Bilbon eta inguruko herrietan salmenta egin ondoren gure sardina-saltzaileek egiten zuten bideari ekingo diogu.

Sentitu portuko hormak, Santurtzi Itsasoa Museoaren barrutik

Arrantza-portu tradizional eta bitxira iristean, baliteke arrain freskoa porturatzen ikusi ahal izatea. Ondoren, arrain freskoa salgai jarriko da lonjan, ehun urte dituen Arrain Salmentaren Etxean.

Eraikin horretan bertan, Itsasoko Museoa bisitatu ahal izango duzu, Santurtzi Itsasoa Museoa. Santurtziren eta bertako itsas jendearen historia modu original eta egokituan interpretatzen duen espazioa da, mendeetan zehar gure kostaldeak izan duen eraldaketa ulertzen laguntzen duena.

Zoaz Karmen arrain-saltzailearen eskutik

Ezin dituzu bisita antzeztuak galdu; Carmenek, gure sardina-saltzaile bitxiak, beste pertsonaia herrikoi batzuekin batera, gure historia eta tradizioak modu ludiko eta dibertigarrian irudikatzen ditu. Bisitaldia arrain-enkantearekin amaituko da, usadio zaharrean.

Itsas-zaporeak

Goiz bizi honen ondoren, sasoiko arrainik onena, txingarretan, sardina goxoak edo pintxo gozoak dastatzera gonbidatzen zaitugu. Hori izango da, zalantzarik gabe, Santurtzin bizi daitekeen plazerik handienetako bat. Hori guztia kresal zaporeko giro abegikorrean. Aukeratu gustukoen duzun gastronomia-proposamena.

Jatorrira itzultzen

Ibilbidea amaitzeko, atseden bat hartzea proposatzen dizugu San Jorge Elizaren inguruan aurkituko dituzun terrazetako batean. Bazenekien Santurtziren jatorrian zaudela? Aurkitutako idatzien arabera, 1075ean tenplu erromaniko bat zegoen hemen.

Sancti Georgis monasterioa zen, eta horren izena Santurtzik hartuko zuen. Leku horretan bertan, Santurtziko arrantza-portu zaharra zegoen. Aurkitu sardina-saltzaileek labanak zorrozten zituzten lekua, erretorea haserrarazten zuena.

Inguru horretan daude, halaber, Udaletxea eta, itsasoari irabazitako lursailaren gainean, Santurtziko Parkea, oso ohikoak ez diren zuhaitz-espezie askorekin. Bere inguruan, CASA TORRE jauregia, eraikin barrokoa, bisita dezakezu.

Eta hurrengo bisita baterako, animatu, jantzi botak eta konkistatu gotorleku menderaezinak. Begiratu Serantes mendiko euskal kostaldeko balkoitik. Astebururo eskaintzen ditugu Karlistaldien gotorlekuak ikusteko bisitak (igande eta jaiegunetan) eta larunbatetan ingurune natural honetako biodibertsitatea ezagutzeko bisitak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Santurtziko Turismo bulegoan aipatutako planak eta beste batzuk eskainiko dizkizugu. Nahi baduzu, informazio gehiago eska dezakezu gure webgunean, [email protected], edo 944839494 telefonora deitua.

Erlazionatutako argitalpenak

Visit Santurtzi

Abian da SANTURTZI PINTXOTAN LEHIAKETAREN VIII. EDIZIOA (azaroaren 15etik 30era)

Azaroaren 15 eta 30aren arteko ostiral eta larunbat guztietan gourmet pintxorik onenak jateko aukera izango duzue tabernetan 2 euroren truke.

Sardinera eguna

Aurten sardinera eguna urriaren 5an izango da. Agortezinak, saiatuki eta gogotsu garraiatzen zituzten gure etxeetara beren merkantziarik preziatuena, sardinak.

Visit Santurtzi

Ondarearen Europako Jardunaldiak Santurtzin

Bideak, sareak eta loturak: 2024ko Ondarean Europako Jardunaldien gaia. Ondarea hura moldatu duten kanpoko eraginen adirezgarria ere bada.