fbpx
Santurtzi logo

Santiagorako bandan

Done Jakue Bidea itsasotik etenik gabe egin daiteke oinez, zaldiz edo txirrindulaz egiten den bezala. Santurtzi Done Jakue bideko itsas eskalako portua da.

Done Jakue Bidea, Europako Lehen Kultur Ibilbidea eta Gizartearen Ondarea, erromesbide zaharrenetako eta nagusietako bat da.

Bidea egiteko hainbat modu daude onartuta, eta horietako bat itsas bidea da. Santurtzi escala Portua da zeharkaldi honetan. Hori dela eta, Turismo Bulegotik 2 atrakaleku eskaintzen ditugu doan urte osoan zehar.

Horrez gain, Done Jakue Bidearen kredentzialak eskaintzen ditugu, eta kredentzial oriek zigilatu egiten ditugu arrantza portuko gure bulegoan.

IX. Sail the Way zeharbidea – Navegatu bidea

Ekainaren 6an, 20 itsasontzi abiatu ziren La Rochelleko Vieux Port-etik, ia berrehun erromes zihoazela. Euskadin, ontzidia Hondarribian, Bermeon eta Santurtzin (ekainaren 11tik 13ra) izango da, bisita kulturalak, dastaketa gastronomikoak, folklore erakustaldiak eta abarrez gozatuko dutelarik.

Zeharkaldia Padronera iritsiko da, handik oinez, Santiago de Compostelako Obradoiro plazan amaitzeko ekainaren 30ean.

Lanbide urdinak

Aurten, nautika, ontzigintza, arrantza eta beste hainbat sektoretako lanbideak ezagutarazi nahi ditu zeharkaldiak. Hala, marinelak, pilotuak eta kapitainak; arrantzaleak, saregileak eta neskatilak; armadoreak, itsas biologoak, itsas ingeniariak, ozeanografoak, akuiulturako teknikariakm mekanikariak, erriberako arotzak, kostazainak eta salbamenduko pilotuak izango dira eskifaietako kideak.

Visit Santurtzi

Santurtzi, iparraldeko bideko portua

Pentsatu duzu inoiz Bidea nabigatzea?

Done Jakue Bidea itsasotik etenik gabe egin daiteke oinez, zaldiz edo txirrindulaz egiten den bezala. Santurtzi Done Jakue bideko itsas eskalako portua da.

Ez baduzu ontzi propiorik, baina erromesaldiaren abenturazale izaera bizi nahi baduzu, tripulazioa behar duen bidaiako itsasontziren batean parte har dekzakezu. Zeharkaldiari buruzko informazio guztia www.elcaminoavela.com helbidean dago eskuragarri.

Erlazionatutako argitalpenak

Visit Santurtzi

5 plan familian

Beraz, atera barruko zure abenturazalea eta etorri gurekin Santurtzin familia esperientzia ahaztezina izango duzulako!
Visit Santurtzi

Santurtziko Museoen Nazioarteko Egunaren

Itsasoaren eta itsas historiaren zaletu guztiak, adi! Berri zirraragarriak ditugu zuekin partekatzeko!
Visit Santurtzi

Serantes mendia, jendarteari irekia

Santurtziko Turismo Bulegoak bisita irisgarriak antolantzen ditu, mugikortasun urriko pertsonek altxor natural honetaz gozatzeko aukera izan dezaten.