Bideak, sareak eta loturak: 2024ko Ondarean Europako Jardunaldien gaia
Ondarea, sarri herrien identitatearen ikurtzat jotzen bada ere, hura moldatu duten kanpoko eraginen adirezgarria ere bada. Izan ere, lurralde barruko eta kanpoko pertsona eta ideien hartu-eman etengabearen emaitza da ondare ukigarria nahiz ukiezina. Eta hartu-eman horrek kultur aniztasuna aberasten du eta gure istoria parekatuak nahiz geure narratibak ezagutzera ematen ditu.
“Santurtzitik Bilbora”
Urriaren 5, 12, 19, 26an. 12:30etatik 13:30etara
“Santurtzitik Bilbora…” abesten zuten alai gure sardinerek Nerbioi ibaiaren ertz osoan.
Bisita gidatuan, emakume horien lan gogorra nabarmenduko da Santurtziko txoko bereizgarrienak, portua, arrantzaleen kofradia… ikusten diren bitartean.
“123GRa Santurtzitik igarotzen”
Urriaren 5, 12, 19, 26an. 09:30etatik 12:30etara
GR 123ak Serantes mendia zeharkatzen du Santurtzi parean. Historian zehar, Abraren zaintzan eta Bilboko itsasadarrerako itsas sarbidean izan duen kokapen estrategikoaren ondorioz, gailurra eta hegalak eraikin militarrez josi dira.
Gotorleku-sistemaren bi elementu nagusiak Serantesko gotorlekua eta gailurreko dorrea dira, karlistaden ondorioz eraikia.
Bisita gidatuan, gotorlekuak bisitatzeaz gain, inguruko fauna eta flora ezagutzeko aukera izango dugu.