fbpx
Santurtzi logo

Food Truck Santurtzin

Apirilaren 8an berriro izango da gurean Food Truck Santurtzi. Nazioarteko azoka gastronomikoa asteburu osoan, eta hainbat jarduera gozatzeko.

Apirilaren 8an berriro izango da gurean Food Truck Santurtzi. Nazioarteko azoka gastronomikoa asteburu osoan, eta hainbat jarduera gozatzeko

Ezinbestez bizi izan dugun etenaldia amaituta, inoiz baino indartsuago dator Food Truck ekitaldiaren VI. edizioa.

Asteburu osoan Food Truck Santurtzik kalitatezko gastronomia eskainiko du prezio onean, musikaz girotuta eta doako jarduerez. Hori guztiori aire zabalean, Gernika Parkeko pergolapean. Edizio berri honetan, VI.ean, proposamen ugari, kontzertuak eta familia-jarduerak izango ditugu azokak irauten duen hiru egunotan. Sarrera doan izango da.

Apirilaren 8tik 10era jaki ugari eskainiko dira, bai bertokoak eta bai mundu osokoak, hala nola, saltxitxa-ogitartekoak, gozoki artisauak, patatak, hanburgesak edo krepeak. Urtero legez, antzinako furgoneta zaharberrituetan zerbitzatuta.

Food truck Santurtzi

Beste edizio batzuetan bezala, Santurtzi Mafaldo Food Truck-a izango dugu gurean, ekintzaileen @U-Lovers 2017 programaren irabazlea. Hauexek bere espezialitateak: idi-haragiko gourmet-hanburgesa, baserriko oilaskoaren izterrekoa (zatituta, ez txikituta), txerri iberikokoa, izokinezkoa eta denok txunditzen dituena: beganoa, perretxiko eta sagarrezkoa.

Adin guztietako herritarrek gozatuko dute ekitaldirako prestatutako egitarau bereziarekin: Umeek animazioa, zinea eta antzerkia izango dute; helduentzat zuzeneko 5 kontzertu antolatu dira, estilo desberdinetakoak. Ostiralean “Semejantes” taldeak pop-musika eskainiko du; larunbat goizean “Moonshakers” taldeak rock-musikaz girotuko du herria eta iluntzeko “Debares” taldeak ACDCri omenaldi-kontzertua eskainiko du. Jaialdia amaitzeko “Iren Uka” eta “Toni Metralla” taldeak izango ditugu.

Ekitaldia ostiralean hasiko da 17:00etan eta igandera arte luzatuko da. Gaueko 21:30ean amaituko da eta, ekitaldi guztiak Gernika Parkean egingo dira.

Egitaraua

Apirilaren 8tik 10era Gernika Parkean


Apirilak 8
17:00 Food Trucken irekiera
18:00 Haurrentzako animazioa
20:00 Kontzertua: “Semejantes”
21:30 Zinea familian: “Lluvia de albóndigas”


Apirilak 9
11:00 Food Trucken irekiera
12:00 Haurrentzako antzerkia (Kids & us akademia)
14:00 Kontzertua: “Moonshakers”
18:00 Haurrentzako animazioa
21:00 Kontzertua: “Debares”


Apirilak 10
11:00 Food Trucken irekiera
11:30 Haurrentzako animazioa
13:30 Kontzertua: “Iren Uka ¬ Leo”
16:00 Haurrentzako animazioa
18:00 Kontzertua: “Toni Metralla”

Informazio gehiago:

Santurtziko Turismo bulegoa
Arrantza portua, 20
(+34) 94 483 94 94
[email protected]

Erlazionatutako argitalpenak

Ven en Semana Santa 2023 a Santurtzi

2023ko Aste Santua

Aurtengo Aste Santuan ez geratu etxean. Santurtzin zenbait plan dituzu zain itsasoaz eta itsas aldeko herriaz gozatzeko.
Visit Santurtzi

2023ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Martxo osoan Euskal Kostaldeko Museoen Hilaren harira, zenbait ekitaldi egingo dira. Sarea osatzen duten 38 museo eta interpretazio-zentroek bisita gidatuak, tailerrak...
Santurtzi Carnaval marinero

SANTURTZIK ITSAS INAUTERIA OSPATUKO DU OTSAILAREN 25ean

Otsailaren 25ean Santurtziko kaleak kolorez jantziko dira herrian egingo diren itsas-inauteriak ospatzeko.