fbpx
Santurtzi logo

Euskal kostaldeko museoen hilabetea

Martxoan, Agurtza atunontziak eta Santurtzi Itsas Museoa interpretazio zentroak ateak zabalduko dituzte eta Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen ospakizunarekin bat egingo dute.

Agurtza Museoa itsasontziak eta Santurtzi Itsas Museoak bat egin dute ospakizunarekin. Ezagutu gure jarduerak eta erreserbatu zure plaza.

Martxoan, Agurtza atunontziak eta Santurtzi Itsas Museoa interpretazio zentroak ateak zabalduko dituzte eta Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen ospakizunarekin bat egingo dute.

50 itsas-jarduera baino gehiago dituzu zain

Ekimen horretan 27 zentrok hartuko dute parte eta sarea osatzen duten 40 museo, interpretazio-zentro eta ekipamenduetan 50 jarduera baino gehiago antolatuko dituzte. Helburua gure itsas ondarea hurbiltzea eta zabaltzea da, eta kostako eskaintza bateratua sortzea, Euskal Kostaldea markapean.

Covid-aren etorrerak ekarri zuen geldialdiaren ondoren, aurten gogo eta indar biziz etorri gara, urte osoan gozatu ezin diren jarduera berezi eta esklusiboekin: bisita gidatu bereziak, familientzako tailerrak, haur-jolasak, doako sarrerak… publiko guztien gustukoak.

Santurtzin, Agurtza MUSEO-ONTZIA gure kostan geratzen diren egurrezko eta arrantza tradizionaleko azken ontzietako bat doan bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.

Astebururo, 11:00etan, atunontzia bisitatzeko aukera izango duzue eta horrela, hegaluzearen arrantza tradizionalaren berezitasunak ezagutuko ditugu, baita gure arrantzaleen eta lehorreko emakumeen lan gogorra ere.

Umeentzat 3 itsas-tailer prestatu ditugu:

Martxoaren 5ean, 11:00etan, “Jenioaren txokoa”. Guztia baliogarria izango den espazio bat eratuko dugu: ilargira igotzeko igogailu bat, izar harrapatzaile bat, irudimenezko txotxongiloak… eta eratu nahi dugun guztia gure esku egongo da.

Martxoaren 12an, 11:00etan, “Itsasaldea aztertzen”. Zabor objetuek dituzten aukeren inguruan hausnartuko dugu. Gure hondartzak eta itsasoak zaintzeko garrantziaren gainean lan egingo dugu berrerabilpenaren bidez.

Azken tailerra “Biodibertsitatea zaintzen” izango da martxoaren 19an. Ekintza honen bitartez gazte eta umeek landareak nola zaindu eta nola hazten diren ikusi ahal izango dute. Loreontziak sortu eta apainduko ditugu eta landare haziak landatzen ikasiko dugu.

Santurtzi Itsas Museoak gidatutako bisitak eskaintzen ditu Serantes mendiko gotorlekuak ikusteko. Martxoko igande guztietan, 11:00etan, Serantes mendiko gotorlekua eta dorrea bisitatu ahal izango dira, monumentu-multzoaren kategorian kultura-ondasun izendatutakoak .

Bukatzeko, martxoaren 26an, 12:00etan, SANTURTZI ITSAS MUSEOAK gonbidatuko zaituzte arrain-enkante antzeztuetan parte hartzera. Bertako pertsonaien eskutik, Santurtziko itsas historia modu dibertigarri eta ludiko batean ezagutuko dugu, eta bukatzeko arrain-enkante baten antzezpena izango da.

Egitarau osoa ikusi nahi izanez gero, jo http://www.losmuseosdelacostavasca.eus/ webgunera.

Zuen zain izango gara!

Erlazionatutako argitalpenak

Ven en Semana Santa 2023 a Santurtzi

2023ko Aste Santua

Aurtengo Aste Santuan ez geratu etxean. Santurtzin zenbait plan dituzu zain itsasoaz eta itsas aldeko herriaz gozatzeko.
Visit Santurtzi

2023ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Martxo osoan Euskal Kostaldeko Museoen Hilaren harira, zenbait ekitaldi egingo dira. Sarea osatzen duten 38 museo eta interpretazio-zentroek bisita gidatuak, tailerrak...
Santurtzi Carnaval marinero

SANTURTZIK ITSAS INAUTERIA OSPATUKO DU OTSAILAREN 25ean

Otsailaren 25ean Santurtziko kaleak kolorez jantziko dira herrian egingo diren itsas-inauteriak ospatzeko.