5 minutura, oinez, BIZKAIA ZUBIA dotorea aurkituko dugu, zubi esekia izenarekin ezaguna dena.
Eraiki zenetik, ehunka itsasontzi ibili dira 61 metroko altuera duen burdinazko egitura erraldoi honen azpian. Zubiak Abrako badiaren bi ertzak lotzen ditu, goiko aldeko errailetatik zintzilik dagoen transbordadore baten bidez.
Urtero sei milioi pertsona inguruk erabiltzen dute.
1893an inauguratua, munduko lehen transbordadore-zubia da eta Bizkaiko industriaren ikurra. Edertasunaren, estetikaren eta funtzionaltasunaren konbinazio bikaina eta bere teknologiak beste zubi batzuen eraikuntzan izan zuen eragina izan ziren UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeko erabili zituen arrazoietako batzuk.
Igogailu panoramikoak ditu oinezkoen pasabideraino. Pasabide hori 50 metroko altueran dago, eta bertatik bista apartak daude, Nerbioi ibaiaren bokale osoa hartzen baitute.
Zubiaren inguruan, Portugaleteko Hirigune Historikoa bisitatuko dugu, eta Erdi Aroko hiribildu zaharra osatu zuten hiru kaleak zeharkatuko ditugu: Coscojales kalea; Victor Txabarri kalea, Erdiko kalea bezala ezagutzen dena; eta Santa Maria kalea, non Salazar Dorrea (XV. mendea) eta Santa Maria Basilika (XV. mendea) baitaude, eragin errenazentistadun estilo gotikokoak. Eraikin horretan arte sakratuko museoa dago, eta bertan hainbat erakusketa daude, esaterako, zilargintzako laginak, jantziak XVII. mendeko abesbatza liburu bat eta XIX. mendeko pulpituaren ahots itzulkina
Kanpotik, ikuspegi bikaina dago Nerbioi itsasadarra eta Bizkaia zubia ikusten baitira.
Itsas pasealekura jaitsiko gara berriro, eta Rialiara, Industriaren Museora, hurbilduko gara.
Eskualdeko industria-iraganaren aztarnak berreskuratu eta zabaldu nahi dituen gune historiko-artistikoa da.
Itsasadarra zeharkatzeko Bizkaiko Zubiaren transbordadorea har daiteke, eguneko 24 orduetan martxan dagoena.
Zubiaren Pasarelara igotzea gomendatzen dugu. Bertan, panoramika paregabeaz gozatzeaz gain, burdinazko koloso honen historia ezagutzeko aukera izango dugu.